Lemoiz
-
Sarakoetxeko erromeria eta Lemoizi buruzko eztabaida sozial ezinbestekoa
2023-09-14Zentral nuklearra zela eta, Lemoizko Sarakoetxe auzoko erromeria aspaldi desagertu zen, halabeharrez. Iaz ahanzturatik erreskatatu zuten (nola edo hala, Ertzaintzak ere bertaratzen ari zirenei kargu hartu zielako). Aurten, berriz, normaltasunez egin ahal izan dute eta, batez ere, datorren urteari begira, perspektibak hobetu dira. Eguzkikooi gustatuko litzaiguke pentsatzea zeharo anormala den egoera bati buelta emateko pausua dela, bere xumean. Izan ere, Basorda inguruan normaltasunik eza izan da nagusi azken mende erdian, eta egoera ez da aldatu azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak 2019an zentrala eta inguruko eremuak bere egin bazituen ere.
-
Lemoiz gaur, Gladysen omenaldiaren atarian
2023-06-02Kuadrilla polita bildu gara bart Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Roge Blascok Lemoizi buruz egin dituen film dokumental laburrak ikusteko. Albiste honetan, bart arratseko grabazioa oso-osorik, filmak barne. Gogoan izan bihar 12etan Gladysdel Estal omenduko dugula Gladys Enean.
-
“Lemoiz gaur”, Roge Blascoren eskutik, Koldo Mitxelenan
2023-05-31Larunbatean Gladysi eskainiko diogun omenaldiaren osagarri, LEMOIZ GAUR izeneko jardunaldia antolatu dugu bihar ostegunean, ekainak 1, Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Bertan, Roge Blasco kazetariak bi film dokumental labur (bakoitza 15 minutu ingurukoa) eskainiko ditu.
-
Eguzki: “Lotsagarria da Lemoizko zentrala Jaurlaritzaren esku geratzea Iberdrola ardura ekonomiko guztietatik libratuta”
2019-08-06Estatuak Lemoizko zentral nuklearra Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua bukatzear da, eta, tamalez, Iberdrola guztiz libre geratuko da inguru hura lehengoratzeko izan zitzakeen erantzukizun ekonomiko guztietatik. Eguzkiren iritziz, lotsagarria da eta honelaxe adierazi dio Trantsizio Ekologikoaren Ministeriori, abuztuaren 9ra arte erakusketa publikoan dagoen Proyecto de orden ministerial por la que se ceden a la Comunidad Autónoma del País Vasco los terrenos, emplazamientos e instalaciones pendientes de enajenar de la Central Nuclear de Lemóniz delakoaren aurrean aurkeztutako alegazioetan.