50 urte jada Erandioko “gertaeretatik”. 50 urte Polizia Armatuak, kutsaduraren kontrako protestan ari ziren erandiotarrak isildu nahian, Josu Murueta eta Anton Fernandez hil zituenetik. Igandean, Erandioko Oroimenaren ekimnenez, Josu eta Anton berriro gogoratuko dituzte Astrabuduan, 13:00etan. Eguzkik beti kontsideratu ditu “gertaera haiek” Euskal Herriko Mugimendu Ekologistaren historiaurrea edo protohistoria.