albisteak
-
Gladys Eneko paumaren habia lapurtu edo suntsitu dute
[2025-06-22]Eguzkik astelehenean sare sozialen bitartez honako salaketa hau egin zuen: “Hamaika ikusteko jaio gara: Gladys Enean azkena izan da paumei isatseko lumak erauzi izana”. Oker geunden, salatu genuenerako ez omen zen azkena, azkenaurrekoa baizik. Izan ere, ostiralean, Parkea Bizirik – Kukulunbera elkarteak salatu zuen paumaren habia lapurtu edo suntsitu egin dutela. Elkarteak parkea degradatzen duten faktoreak zerrendatzeko aprobetxatu zuen, baita Udalari ardurak eskatzeko ere.
-
Eguzki Lea lantegiko sutearen eta Gasteizko Udalaren larrialdi planaren aktibazioaren aurrean
[2025-06-21]Ante el incendio declarado ayer en la empresa Lea de Gasteiz, Eguzki difundijó un comunicado en el que recuerda que es el tercero de grandes proporciones registrado en la ciudad en lo que va de año, después del provocado por la explosión de gas de Salburua y el de la planta de tratamiento de residuos Onaindia. Eguzki ha solicitado información sobre la calidad del aire, más y mejor información a la ciudadanía y extremar las medidas de protección.
-
Altza XXIek jakitera eman nahi du Jaurlaritzak bat egin duela Auditz-Akularren ez eraikitzeko helburuarekin
[2025-06-20]Altza eta Pasai Antxo mutur-muturreraino urbanizatu dira. Bien bitartean oraindik geratzen den berdegunea da Auditz-Akular. Hori ere urbanizatu eta bertan 3.000 etxebizitza eraikitzea planteatzen ari da. Altza XXI horren kontra dago, eta ezagutarazi duenez, Jaurlaritzak ere plan horrekin aurrera ez jarraitzea gomendatu du.
-
Hamaika ikusteko jaio gara: Gladys Enean azkena (*) izan da paumei isatseko lumak erauzi izana
[2025-06-19]Pertsona batzuen errespetu faltari eta Donostiako Udalaren utzikeriari esker, Gladys Enea parkeko animaliek jasaten duten tratu txarra gero eta nabariagoa da. Lotu gabeko txakurrek basahateak paumak edota beltxargaren bikotekidea hiltzea ez omen da nahikoa. Pertsonak (pertsona helduak barne) hazkuntza-eremuetan nolanahi sartzea ere ez da nahikoa, arrautzak zapaldu eta animalien atsedena urratu arren. Oraingoan paumei isatsetako lumak kendu dizkieta. Noiz arte jokabide bidegabe hauek? Noiz arte zaintza falta parkean. Ez da berebiziko ingurumen-arazoa, jakina, baina amorru ematen du horrelako gauzak gertatzeak, non eta Udalak “eredutzat” duen parke publiko batean.
-
Zer ezkutatzen da Mina Mugako galerietan?
[2025-06-19]2024ko irailak 30. Nafarroako Auzitegi Nagusiak Geoalcalik sustatutako Mina Muga ustiatzeko baimena bertan behera utzi zuen. Horrela eman zion arrazoia Ecologistas en Acción taldeak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak egindako eskariari, Plataforma Unitaria contra las Minas de Potasa en la Bal d’Onsella y la Sierra del Perdónek lagunduta. Epaiari Chivite presidenteak, Irujo sailburuak eta alkateek Geoalcaliri enegarren aldiz “proiektuarekiko duen konpromiso osoa” adierazteko izandako jarrera lotsagarria jarraitu zitzaion. Eta horretan geundela, Cerdan, Servinabar eta Acciona agertu dira.
-
Errenteria Osasuna plataformak elkarretaratzea egin du elkarbizitza duina aldarrikatzeko
[2025-06-17]Errenteria Osasuna plataformak, Papresa eta inguruko bizilagunen arteko “elkarbizitza duina” lortzea helburu duenak, elkarretaratzea egin zuen joan den larunbatean Papresako zubian.
-
2028ko Bardeak Aske manifestua
[2025-06-17]EGUZKItik ere bat egin nahi dugu 2028ko Bardeak Aske Manifestuarekin:
Mobilizazio sozialera dei egiten dugu Bardeen berreskurapenaren alde borrokatuko duen fronte komun bat sortzeko eta zentzu horretan kaleak betetzeko. Izan ere, lur hauetako biztanleok gure lurrarekin nola erlazionatu nahi dugun erabakitzeko eskubidea dugu eta elkartuta egin behar dugu. -
Estatu osoko talde ekologistek Galizian eta Bizkaian gaur egun indarrean dagoen eukaliptoaren gaineko debekua 2030era arte luzatzeko eta penintsulako iparraldeko lurralde guztietara hedatzeko eskatu dute
[2025-06-14]Hogei erakunde ekologista baino gehiagok adierazpen bateratua sinatu dute, Galizia eta Bizkaiko eukalipto-sail berrien egungo luzamenduak gutxienez 2030. urtera arte luzatzea eskatzeko. Neurri hori iparralde osora zabaltzea ere eskatzen dute: Asturias, Araba, Kantabria eta Gipuzkoara. Eukaliptoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zabaltzen ari da eta dagoeneko 26.153 hektarea hartzen ditu; horietatik 1.319 hektarea naturgune babestuen barruan daude.
-
Papresak pertsonen osasunean eta ingurumenean duen eragina salatzeko elkarretaratzea deitu du Errenteria Osasuna plataformak
[2025-06-12]Errenteria Osasuna plataformak (Gabierrotako, Olibet-Etxeberrietako eta Erdialdeko auzo elkarteek eta Eguzkik osatuta) larunbatean, 12:00etan, Papresako zubian elkartzera deitu du. Helburua da enpresak zarata (batez ere gauean), kirats eta kamioi astuenen zirkulazioaren bidez pertsonen osasunean eta ingurumenean eragiten duen kaltea salatzea. Errenteria Osasunak prentsaurreko bat eskaini zuen atzo. Hona hemen bertan esandakoa…
Bisita Kontadorea






