albisteak
-
BizilagunEKIN plataformak Donostiaren turistifikazioaren aurka deitu duen manifestazioarekin bat egin du Eguzkik
[2025-06-09]BizilagunEKINek, desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformak, manifestazioa deitu du datorren igandean, hilak 15,, eguerdiko 12etan, Kontxako erlojuetatik irtenda. “Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu!” lema izango du martxak, eta hiriaren erdialdeko eta parte Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu. Ziento erdi bat taldek, tartean Eguzkik, bat egin dugu deialdiarekin.
-
Aralar, larreak eta pistak baino gehiago delako
[2025-06-07]Berriki jakin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar mankomunitateak Aralarren kudeaketarako akordioa sinatu dutela. EAJ eta EH Bilduren artean sinatutako akordioa da. Naturkonek, Gipuzkoako talde naturzale eta ekologistak biltzen dituen plataformak, ez du inolaz ere ontzat jotzen. Arrazoiak, artikulu honetan, taldeek Gipuzkoako parke naturaletako patronatuetan dituzten ordezkariek sinatuta.
-
Landa lurrak babestu/zaindu ditzagun
[2025-06-04]Azken urtetan landa eremuan, bai lur pribatuan, baita lur publikoan ere, txabolak eta antzeko eraikinak ari dira ugaritzen, mota eta neurri ezberdinetakoak, hauekin batera baratzak. Hau dena, inolako baimenik gabe egiten ari dela uste dugu, landa lurretako erabilerek eta jarduerek indarrean dauden araudiak bete gabe, alegia. Honek biziki kezkatzen gaitu; izan ere, bertan egiten den kontrolik gabeko jardueraren ondorioz lurra kutsatzen da, ura kutsatzen da, era desberdinetako hondakinak pilatzen dira, paisaia desitxuratzen da eta abar.
-
Iñaki Otamendi: “Asko dugu ikasteko Gladysen belaunaldikoen borroka desobedienteez”
[2025-06-02]Eguzkiko eta Gladys Gogoan kolektiboko antolatzaileok eskatuta, Iñaki Otamendik parte hartu zuen atzo Gladys del Estali Donostian eskaini genion omenaldian. Otamendik adierazitakoa testu honetan bilduta dago. Testu hauxe bera atzo ere argitaratu genuen, omenaldiaren kronika eta irudiekin batera, baina, egia esan, nahiko galduta geratu zen. Horregatik erabaki dugu espazio propioa ematea.
-
Gladysen omenaldiaren kronika eta irudiak
[2025-06-01]Gaur omendu dugu Gladys del Estal, Gladys musika eta lore artean gogoratzeaz gain, aktualitateko gai bati heldu diogu, eta aurten, azalpen handirik behar ez duten arrazoiengatik, GERRARIK EZ! aldarriak protagonismo berezia izan du. Halaber, Gazako genozidioa ezin aipatu gabe utzi, jakina. Hona hemen omenaldiaren kronika “ilustratua” edo.
-
Iru Kanale irla leheneratzeko eskatu du Eguzkik
[2025-05-30]Eusko Jaurlaritzak 1994. urtean Txingudiko Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia onartu zuen. Plan horrek Txingudiko biodibertsitatea berreskuratzeko hainbat neurri zehazten zituen, horien artean irletara bideratutakoak. Helburu hori lortzeko, irlak “babesa integrala duten guneak (zorrotzena)” bezala izendatu zituen eta bertan debekatuak dauden erabilerak zehazten zituen (nekazaritza).
-
Gladysen omenaldia, igandean
[2025-05-27]Gladys Gogoan-ek eta Eguzkik aurten ere Gladys del Estal gogoratzeko eta omentzeko ekitaldi bat antolatu dugu. Igandean izango da, ekainaren 1ean, Gladys Enean. Azken urteotan bezala, omenaldiaren hitzordua bikoitza izango da: 11:30ean Bulebarrean, parkera bizikletaz joateko, eta 12:00etan parkeko atean bertan. Hortik joango gara erromerian parkeko goiko ordekara. Han egingo da ekitaldia, Gladysen oroitarriaren ondoan, aurreskua, lore-eskaintza, kantak eta ohiko osagaiekin. GERRARIK EZ! aldarrikapenak protagonismo berezia izango du.
-
Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu eta Papresari buruzko salaketa epaitegira bidali du
[2025-05-24]EOtik (Gabierrotako, Erdiguneko eta Olibet-Etxeberrietako Auzo Elkarteak eta EGUZKI taldea) denbora daramagu Papresa enpresaren inguruan bizi diren pertsonen eta ingurumenaren baldintzak hobetzeko beharrezko neurriak hartzea aldarrikatzen. Lan horren ondorioz, 2024ko irailean salaketa bat aurkeztu genuen fiskaltzan, enpresa horren jarduerak eragiten dituen afekzioengatik (zarata, usainak, kutsadura etab.). Ekimen horrek, bere garaian jakinarazi genuen onarpen-izapidea gainditu ondoren, urte bereko azaroan abiarazi zituen fiskalak agindutako ikerketa-eginbide prozesalak (879/2024).
-
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Jaizkibeleko mugikortasun-ordenantzari
[2025-05-22]Hondarribiko Udalbatzak 2025eko martxoaren 27an erabaki zuen hasierako onarpena ematea Hondarribiko Jaizkibeleko pistak eta baso-bideak kontserbatzeari eta ibilgailu motordunekin erabiltzeari buruzko Ordenantzari. Hartutako erabakia, 73 zenbakia duen 2025eko apirilaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bertan erreklamazio edo oharpenak aurkezteko 30 laneguneko epea finkatuz.
Bisita Kontadorea






