albisteak
-
Eguzkik Urola ibaian erakundeen utzikeria salatu du eta Zumaiako Udalari bere erantzukizunak betetzeko eta kutsatzen duten isuritako zabor tonak kentzeko berriz ere eskatu dio
[2025-05-21]2024ko apirilaren bigarren astean, Eguzkik publikoki salatu zuen Urola ibaiaren egoera, besteak beste, Uraren Euskal Agentzian (URA) eta Zumaiako udalean. Besteak beste, neurri zuzentzaile gisa, udalerrian zehar ibaia kutsatzen zuten zabor tonak kentzeko eskatu genuen. Duela urtebete baino gehiago eskaera formala aurkeztu arren, egoera ez da aldatu eta zabor tonek kalte larria egiten jarraitzen dute ibaiaren ekosisteman.
-
Ez Ezkiotik, ez Gasteiztik ! AHTrik ez !
[2025-05-21]Ia bi urte pasa dira AHTko euskal Y-aren eta Nafarroako korridorearen arteko lotura erabakitzeko zundaketa kanpaina bat iragarri zutenetik. Jakinda zundaketak AHTko proiektu txikitzailea inposatzearen lehen urratsa direla, hauen kontrako dinamika parte hartzailea martxan jarri zuten AHTaren aurkako hainbat eragilek eta azken hilabete hauetan saretzea Itza, Sakana, Lautada eta Goierriko herri mugimenduko beste hainbat eragiletara ere zabaldu da.
-
Foru Aldundiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak
[2025-05-19]Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak dei egin du larunbatean, hilak 24, Aldundiaren aurrean antolatu duen elkarretaratzean parte hartzera. Hitzordua 13:00etan izango da. Zubietako Erraustegia hasieratik eta egunero kutsatzen ari da inguruko pertsonak, animaliak, landareak, lurzorua eta ingurumen guztia. Behin eta berriro adituak ari zaizkigu ohar nabarmenak egiten: urtetik urtera pilatzen ari dira erraustegiak zabaldutako pozoiak, dioxinak, furanoak, metal astunak, PFASak eta beste kutsagarri arriskutsuak. Baina aginte publikoek ez dute betetzen beren eginkizuna erraustegia bezalako industria arriskutsuak kontrolatzeko.
-
Eguzkik bi kexa aurkeztu ditu Arartekoan Errenteriako Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratzen duelakoan
[2025-05-16]Ez da lehengo aldia, eta, jarrera ikusita, zoritxarrez ez da azkena izango. Kasu honetan bi kexa pilatu dira, bat, txorien talka ekiditearekin lotuta eta bestea Pontikako errekarekin.
-
Urdaibai Eguna Guggenheimen Maiatzak 18 igandea
[2025-05-15]Urdaibai eguna Guggenheimen Maiatzak 18 Domeka. Museoen eguna` : Txoriz beteko dugu Guggenheim Bilbao Museoaren aurrekaldea, *Urdaibai da gure museoa*, eta erakutsi nahi dugu. Naturaz blai jarriko dugu Bilbo, *txori mezulariak* izango gara, eta gure mezua: *Guggenheim Urdaibai Stop!*
-
Lurraren defentsan antolatuz E.H.Biziriken kanpaldia
[2025-05-15]Euskal Herria Biziriketik maiatzaren 16-17-18rako antolatu dugun kanpaldiarekin, lurraren suntsiketaren aurrean beste jauzi bat emango dugu. “Lurraren defentsan antolatuz!” hartu dugu lelotzat, elkar ezagutza indartuz lurraren defentsarako borrokan ezinbestekoak ditugun jakintzetan sakondu eta beharrezko baliabideez jabetu nahi dugulako. Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako gara. Ez dizuegu mendi eta landa eremuak suntsitzen utziko!!
-
Aroztegiko zazpien aurkako epaiketa astelehenean hasiko da, baina ez dira zazpi, herri oso bat baizik
[2025-05-13]Desobedientzia ez dela delitua aldarrikatzen duen manifestua aurkeztu du gaur goizean Iruñean Aroztegiko Elkartasun Komiteak. 196 pertsonek izenpetu dute. Hemen, zerrenda osoa. Manifestua argitara atera dute epaiketaren “bezperan”. Izan ere, Baztango Aroztegiko eraikuntza-proiektuari aurre egin diotenen aurkako epaiketa datorren astean egingo da, maiatzaren 19 eta 23 bitartean, Iruñean. Epaiketak iraungo duen bitartean, epaitegiaren aurrean elkarretaratzeak egitera deitu du Komiteak.
-
Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeko zuzendari Antonio Lopezek metroaren obran sortutako gainkostuen inguruan azalpenak emateari uko egin dio
[2025-05-11]Donostiako metroaren obren jarraipen batzordeak joan den asteazkenean udaletxean egindako bileran, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeko zuzendari Antonio Lopezek metroaren obran sortutako gainkostuen inguruan azalpenak emateari uko egin dio. Halaber, Erdialde-Kontxako geltokiaren eraikuntza-lanetan gertatutako larrialdi-egoerari garrantzia kendu nahi izan dio. Hori dela eta, Satorralaiak azpiegitura-lan handi horren bultzatzaileek darabilten ilunkeria salatu eta gai horien inguruan are modu argiagoan informatu nahi du:
-
Maiatzak 9an, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria den Miren Arzalluz Loroño andrearekin bilera izan du
[2025-05-11]Maiatzak 9an, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria den Miren Arzalluz Loroño andrearekin bilera izan du. Eskertuta gaude, Plataformak eskatutako bilerari baietza eman izanaz.
Lehenengo eta behin, gogoratu nahi dugu 2024ko iraila eta urria bitartean, bilerak izan genituela Elixabete Etxanobe Landajuela Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, Ibone Bengoetxea Otaolea lehendakariorde eta Kultur sailburuarekin eta Eneko Andueza Lorenzo Euskadiko Sozialisten idazkari nagusiarekin. Bilera horietan, esanguratsuak izan ziren Guggenheim Urdaibai Proiektuaren inguruan hirurengandik jaso genituen erantzunak: ez dela proiektua, ideia baizik, edota proiektua ez zutela ezagutzen esan ziguten. Baina hirurek egin zuten bat Guggenheim Fundazioarentzako proiektu estrategikoa dela esatean.
Bisita Kontadorea






