Albistea

  • Merkataritza Jardueraren Legea berraztertzeko eskatu dute

    2008-04-16
    Partekatu - Compartelo

    Berria. Merkataritza Jardueraren Legearen erreforma proiektuak banatzaile handiei soilik egiten diela mesede salatu dute sindikatuek eta merkatariek Bilbon egindako agerraldian. Haien arabera, legeak erabilera komertzialerako lurrak birkalifikatzera behartzen ditu Udalak, eta hori herri mailako merkataritzaren «aurkakoa» da, «lur sail komertzial handiei soilik zuzendutako legea delako». En Gara en castellano.

    mer

    ELAk, LABek, CCOOk, UGTk, EHNEk, merkataritza elkarteek eta Ekologistak Martxan eta Eguzki ekologista taldeek eskatu diote legearen erreforma proiektua berriro aztertzeko Eusko Jaurlaritzari. Ostegunean amaituko da lege proiektuaren zuzenketak aurkezteko epea eta erakundeek hainbat eskaera egin dizkiete alderdi politikoei.

    Ziortza Ameztoi LABeko kideak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak banatzaile multinazionalen eta Eroski bezalako enpresen beharrei soilik erantzun nahi die. «Horrelako legeek gutxi batzuei soilik egiten die mesede eta pixkanaka-pixkanaka kaleko merkataritza suntsitzen dute», esan du.

    Bestalde, Iratxe Arriola EHNEko kideak hirien kanpoaldeko «espekulazioarekin» amaitzeko eskatu du. Eta, haren hitzetan, herri barruan merkataritzarako lurzorua kalifikatu behar denean, beharrezkoa da dimentsio maximoak finkatzea.

    Horrez gain, merkataritza txikiak «biziraun dezan», informazio kanpaina bat abian jarriko dutela iragarri dute erakundeek. Merkataritza bizitza bada, ez ezazu suntsitu izango du lelotzat. Haien esanetan, kontsumitzaileek aukera zabala eskaintzea da helburua.


    Partekatu - Compartelo