Albistea

  • AHT Gelditu! Elkarlanak Jaurlaritzaren aurrekontuak salatzeko protesta-kontzentrazioa egingo du Gasteizko Legebiltzarrean

    2009-12-22
    Partekatu - Compartelo

    AHTren xahuketa ekonomikoaren inguruan informazioa zabaldu asmoz, periodiko gisako orri berriemaile bat kaleratu du AHT GELDITU! Elkarlanak.

    AHT LOGO

    Euskal Herriko herri eta auzoetara zabalduko den argitalpen hori datorren asteazkenean aurkeztuko diegu komunikabideei, goizeko 11etan, hain zuzen ere Jaurlaritzaren aurrekontuen onarpena salatzeko Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dugun kontzentrazioan.
    AHT GELDITU! Elkarlaneren ustez, gobernuek AHTren alde daramaten politikak gaurregunean hain tinkoa eta zirrikiturik gabekoa dirudien arren, noizbait alde batera utzi beharko duten gauza da, iraunkortasunik gabeko zentzugabekeria biribila delako. Horren inguruan berri emateko kaleratu dugu periodiko-orri hori, eta hainbat herritan tokian-tokiko informazioekin landutako gehigarri lokalekin batera zabalduko da. AHTren auzia inondik inora ezin da amaitutzat eman, nahiz eta egun herri mugimenduak eta eztabaidak askotan manipulazioa, isilpea edota errepresioa pairatu behar izaten dituen
    AHT Gelditu! Elkarlanak datorren asteazkenean goizeko 11etan aurkeztuko die komunikabideei argitalpen hori, hain zuzen ere Jaurlaritzaren aurrekontuen onarpena dela eta, gobernuek AHTrekin egiten ari diren xahukleta ekonomiko itzela salatzeko Eusko legebiltzarraren aurrean egingo dugun kontzentrazioan. Izan ere, erakundeek aurrekontu orokorrak murriztu badituzte ere, gogor salatu nahi dugu azpiegituretan gastu publikoak gora egiten segitzen duela etengabe, eraikuntzako enpresa handien mesedetan. Zehazki, Hego Euskal Herriari dagokionean, datorren urtean Eusko Jaurlaritzat eta Espainiako ADIF erakundeak 468 milioi euro xahutu asmo dute “Euskal Y”-aren obretan, Nafarroako Gobiernuak beste 5 milioi euro gastatu asmo dituen artean obra-proiektuen idazketan.  Diru publikoaren xahuketa hori saltasen bilduko gara Eusko legebiltzarrean.


    Partekatu - Compartelo