AHT-aren aurkako MANIFESTAZIO NAZIONALA ETA AUTOINKULPAZIO KANPAINA!
2011-09-26
Partekatu - Compartelo
Eguzki Talde Ekologistak, AHT-ren aurkako kideei uririaren 5ean egingo zaien epaiketa salatzeko manifestazio nazionalean parte hartzeko deialdia egiten du
Eguzki Talde Ekologistak, Urbinako manifestaldian (2009ko urtarrilaren 17an) atxilotutako AHT-ren aurkako kideei uririaren 5ean egingo zaien epaiketa salatzeko AHT Gelditu!Elkarlanak antolatutako manifestazio nazionalean parte hartzeko deialdia egiten du. Mobilizazio eguna urriaren 1a izango da eta honako hau da egun horretako egitaraua: Goizeko 10:30tan Urbinatik Gasteizera martxa Bazkaria Arratsadeko 18:00etan Gasteizko Bilbo Plazatik manifestaldi nazionala abiatuko da: URBINA BERRESKURATU, AHT GELDITU!! EPAIKETARIK EZ! lelopean Kontzertuak * Manifestaldira joateko Bilbotik autobus bat irtengo da arratsaldeko 16:30tan Udaletxetik eta bueltan autobusa 20:00etan Gasteizetik irtengo da. Autobusean joan-etorria egiteko edota bidaietako bat bakarrik egiteko apuntatu zaitezkete! Apuntatzeko edota informazio gehiago lortzeko telefono hauetara jo: 94 479 01 20 eta 94 479 01 19 Horretaz gain, autoinkulpazio kanpaina masibo bat martxan dago, hau egiteko eman behar diren pausuak AHT-aren Aurkako Asanbladaren http://sindominio.net/ahtez/?q=node/4388 eta AHT Gelditu! Elkarlanaren http://www.ahtgelditu.org/blog/albiste-orokorrak/2011/09/08/campana-de-autoinculpaciones-en-solidaridad-con-los-encausados-por-urbina/ web orrialdean topa daitezke. Azkenik, epaiketaren egunean, datorren urriaren 5ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30tan kontzentrazioa egingo da. AHT-a GELDITZEA DAGO!!