Albistea

  • EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK AUZIPERATUEKIKO ELKARTASUNA ADIERAZI NAHI DU

    2011-11-19
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKI Talde Ekologistak bere elkartasuna eta sostengua eman nahi die urriaren 27an Toulousen Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik auziperatuak izan diren AHTaren aurkako Euskal Herriko Mugitu! desobedientzia mugimenduaren hiru ekintzaileei.

    Ekintza honen bideez hiru auziperatuek gure herrian AHTaren inposaketa salatu nahi izan zuten, makro-proiektu honek dakarren galera ekonomikoa eta ingurumen inpaktua azpimarratuz. Mendebaldeko edozein herrialdetan mota hoentako ekintzek dakartzaten ondorio legalak eskasak dira baina gure herrian zenbait agintari politikok egindakoek hartu duten jarrera biktimistaren ondorioz hiru ekintzaileak espetxe zigorrak ezartzeko arriskuan daude. Hauek autoritateari “atentatua” leporatuta Madrilgo Auzitegi Nazionalean auziperatuak izan dira eta atzo bertan, azaroak 16, tribunal honetan deklaratu behar izan zuten.

     

    Herrialde askotan proiektu honen bideragarritasuna zalantzaten jartzen ari den bitartean Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak azpiegitura honen alde borrokan tinko diraute. Bi instituzio hauen jarrera ulergaitza da gaur egungo testuinguru ekonomikoa kontuan hartu ezkero, herritarron ongizaterako ezinbestekoak diren zerbiztuen (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak…) aurrekontua murrizten duten bitartean azpiegituretara zuzendutakoa ez da jaisten, are gehiago proiektu berriak martxan jartzen dituzte.

     

    EGUZKI-k AHTaren kontra borrokan jarraituko du, makro-proiektu honen kontra egiteko arrazoiak ugariak dira eta:

    • Ingurumen inpaktua: lurraren okupazioa, paisaiaren eraldaketa, akuiferoen suntsiketa…
    • Inpaktu ekonomikoak: sail desberdinei zuzendutako aurrekontuen murrizketa eragiten ari dira. Gure herrian inoiz burutu den azpiegiturari garestiena izango da, honen gastua kasurik onenean 6.000 miloi euro ingurukoa izango da.
    • Lurralde desoreka areagotzea: hiriburuek garrantzi handiago hartuko dute, herri txikien isolamendua areagotuz.
    • Garraio publiko eta unibertsalaren eredua ezereztatu: denon artean ordaintzen ari garen arren, prezioak ikusita gutxi batzuk erabili ahal izango dute.

    Partekatu - Compartelo