Daily Archives: 2016-02-23
Erraustegiaren kontrako martxak atxikimendu ugari bildu du
Era guztietako berrogeita hamar talde baino gehiagok igandean Zubietara joateko dei egin dute.
Errausketaren kontrako Mugimenduak igandean Zubietara antolatu duen martxak atxikimendu zabala lortu du. Berrogeita hamar erakunde baino gehiagok ekimenarekin bat datozela adierazi dute. Horien artean denetatik dago… alderdi, sindikatu, talde ekologista, kultura eta kirol elkarte, eskola… (IKUS ZERRENDA OSOA TESTUAREN BUKAERAN).
Ekimenak nonahi
Igandeko martxak lortu duen atxikimendu ugari eta zabala erraustegi proiektuaren kontrako oposizioa bizi-bizi dabilen sintoma berri bat baino ez da. Foru Aldundiak mehatxua berpiztu du eta, ondorioz, azken urteotan lozorroan egon den oposizioa ere aktibatu egin da, ederki aktibatu ere. Horren lekuko da joan den astean aurkeztu zen Aiztondo plataforma, Villabonan, Zizurkilen, Adunan, Alkizan, Asteasun eta Larraulen erraustegiaren kontra dauden herritarren bilgunea. Baita larunbatean Andoainen, Ipar Haizeak deituta, egin zen giza katea ere. Halaber, gaur bertan, 19.00etatik aurrera, Hernaniko Udalak “Erraustegirik ez, ez Zubietan eta ez beste inon” izenburuko mozioa eztabaidatuko du, Hernani Zero Zaborrek proposatuta. Usurbilgoak, berriz, gaur ere, baimena eskatuko dio ofizialki Espainiako Gobernuari herrian erraustegiari buruzko kontsulta bat egiteko. Bihar Lasarte-Oriako txanda izango da; izan ere, bertako kultur etxean, 19.00etatik aurrera, Iñigo Suberbiola, Maialen Berridi eta Joxerra Furundarena mediku eta Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kideek hitzaldi bat egingo dute.
Igandeko programa
Testuinguru honetan, igandeko martxak tokian tokiko ekimen guztiak bat datozela adierazteko modu bat da. Horren isla da martxaren egitura bera. Izan ere, martxa hainbat herritatik abiatuko da eta parte-hartzaileak bidean topatzen joango dira. Azkenean, edonondik abiatu direla ere, denek bat egingo dute 12ak aldera, Letabiden, Aldundiak Gipuzkoako erraustegia eraiki nahi duen parajean, alegia. Gero elkarrekin jaitsiko dira Zubietara. Bertako frontoian, 13ak aldera, martxa burutzeko ekitaldia izango da.
Momentuz konfirmatuta dauden abiatze-hitzorduak hauexek dira:
· Andoain, merkatuan, 8etan
· Zizurkil, plazan, 8etan
· Hernani, Gudarien plazan, 8.30ean
· Añorga Txiki, 9.30ean
· Lasarte-Oria, Okendon, 10.30ean
· Zubieta, plazan, 11etan
· Usurbil, frontoian, 11etan
Hitzordu edo parte-hartzaileen elkargune nagusiak Lasarte-Oriakoa eta Zubietakoa izango dira.
Ideia nagusiak
“Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi”. Hau da ekimen honen oinarrian dagoen ideia nagusia. Ez da bakarra, ordea. Izan ere, Foru Aldundiak behin eta berriro sinestarazi nahi digu alferrik ari garela, “hau”, erraustegia, alegia, nahitaezkoa eta atzeraezina dela. Mezu honek amore eman dezagula du helburu. Oso zaila dute, ordea, guk ederki asko baitakigu partida ez dela inola ere erabaki, eta partida elkarrekin jokatzea erabaki dugu. Hori da martxaren bidez zabaldu nahi dugun beste ideia nagusia.
Atxikimenduak/Adhesiones
Erraustegia Erabakia (Usurbil)
Zubietako Herri Batzarra
Lasarte-Orian Aire Garbia
Aiztondoko plataforma (Villabona, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraul)
Ipar Haizea (Andoaingo plataforma)
Errausketaren kontrako Koordinadora
Zero Zabor IBE
Hernanin Zero Zabor
Oñati Zero Zabor
Tolosa Zero Zabor
Usurbilgo Zero Zabor
Ekologistak Martxan
Eguzki
Haritzalde Naturzaleen Elkartea
Ernai
Irabazi
Equo
Sortu
Bildu
Ezker Anitza-IU
CCOO de Euskadi
LAB
ESK
HERNANI
San Joan konparsa
Pala taldea
Sutu jaiak
Bilgune Feminista
Kooperazio Taldea
Bertso Eskola
Ereñotzuko Auzo Elkartea
Ereñotzuko Auzo Udala
Osiñagako Auzo Elkartea
Liletak taldea
Natza kultur elkartea
Berdintasun Kontseilua
Stop Kaleratzeak
USURBIL
Noaua kultur elkartea
Hurbilago Merkatari eta Ostalari elkartea
Nafartarrak
Matraka
Gaztetxea
Alkartasuna nekazal kooperatiba
Udarregi ikastola (Artezkaritza Kontseilua + 80 langile)
Usurbilgo euskal kantu taldea
Desegin
Rukula
Hotzikara
Izeberg
Andatza mendizaleen kirol taldea
Etumeta AEK euskaltegia
Usurbil Kirol Elkartea
Pagazpe Pilota Elkartea
Usurbil Futbol Taldea
Usurbilgo Jubilatu talde bat
Aitzaga elkartea
Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea
ZUBIETA
Zubietako Eskola
Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea
Zubietako Jai Batzordea
Zubieta Pilota Elkartea
Zubieta Lantzen Kultur Kirol Elkartea
Lasarten hitzaldia antolatu du Aire Garbia plataformak
Garoña ez zabaltzeko agerpen publikorako gonbidapena
Garoñaren Kontrako Foroa
Jakingo duzunez, Iberdrola eta Endesak Garoña zabaldu etabiltegi nuklearra jarri nahi dute Ebro ibaiaren goialdean.
Ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle gehiago bizi dira. Zentral hau 40 urtetarako proiektatu zen baina 17 urte gehiagoz luzatu nahi dute, nahiz eta Txernobilen eta Fukushiman gertatutako giza hondamendia eta galera ekonomikoak itzelezkoak izan diren: 200.000 hildako, 500.000 desplazatu eta 680.000.000.000 euroko galerak, orain arte. Eta oraindik ere etortzeko daudenak. Istripu nuklearra gertatuko balitz hobe ez pentsatzea zer gertatu ahal zaigun: Ebro, Zadorra, Orduntetik… edaten dugun ura kutsatuko litzateke, Ebro osoan ezin izango litzateke ureztatu, Errioxa ardoa *zarama bonu* bihurtuko litzateke… Iberdrolak eta Endesak, ez dute Fukushiman gertatutako istripua eta geroEuropear Batasunak (Garoñaren modelo berekoa da) agindutako konponketak egingo, berriro ere martxan jarrita irabaztera doazen 100 milioiak gastatuko lituzketelako. Beste zenbait herrialdeek, aldiz, ikasi dute: Alemaniak zentral guztiak itxiko ditu, Belgikak Garoña-Fukushima bezalakoak diren 2 itxiko ditu segurtasun faltagatik…
Une honetan estatuko zentral guztiak itxi daitezke, nuklearren %21 ekoizten dutelako baina energia produkzioaren ahalmena behar dena baino %40 baino gehiago dagoelako.
Agerpen publikorako deialdia
Otsailaren 26an, ostirala, Kalderapekon 19:00etan alor ezberdinetako (kirola, kultura, politika, zientzia, unibertsitatea, e.a.) jende ezagunarekin agerpen publiko bat egingo dugu Bilbon, Garoña zabaltzen badute Iberdrolatik ospa egingo dugula konpromisoa hartzeko, hau da,portabilitatea egiteko konpromisoa.
Etortzeko prest zaude?
garonarenkontrabizkaikoforoa garonarenkontrabizkaikoforoa@gmail.com
*Informazioa*
Portabilitaterako adierazpena
información http://www.garonarekinmoztu.net/es/inicio