Albistea

  • Trapagarango alkateak legez kanpoko zabortegien ugaritzearen arrazoia baliabide faltari leporatzen dio

    2018-01-27
    Partekatu - Compartelo

    Trapagarango alkateak, Xabier Cuellarrek lekuko mendi inguruetan edota abandonatutako eraikinetan gero eta ugariagoak diren legez kanpoko zabortegien sorrera baliabide faltari leporatu zion. Horrez gain, konpetentzia munizipalaz aparte, foralak ere badirela seinalatu zuen, Bizkaiko Diputazioak lursail hauen batzuen jabea baita.

    orconera_1

                   Eguzkik egindako galderei erantzunez, udalburuak duela gutxi herriko lursail desberdinen obra-hondakin eta zaborren garbiketa egin dutela esan zuen, tokiko zenbait salaketa jaso ostean, kexa horietako bakoitzean ere Babckok Wilcox instalazio hutsen garbiketa eskatuz. Argalario (Barakaldo) eta Orconera (Trapagaran) komunikatzen duen bide berdeari buruz, zehaztugabe jardueraren bat intsinuatu zuen.

                   Aipatutako idatziaren erantzun faltari buruz, “ezin dute aurkezten diren idatzi guztiei erantzun” ziurtatu zuen mandatariak. Dirudienez, indarrean dagoen Administrazio Publikoen Sistema Juridikoen arautegia ez du ezagutzen, Administrazioa behartuta dagoela herritarrari erantzuten adierazten duena, hain zuzen ere.

          Ingurugiro Sailetarako zinegotziarekin bilera eskaerari dagokionez, Urbanismo ordezkariak ez zuela eskaera ikusi eta harremanetan jarriko zela adierazi zuen. Eguzkik aditzera eman zion Korporazioari hainbat hilabetez kontrolatu gabe eta legez kanpo dagoen zabortegi honen presentziaz, baita salaketaren eta konponbiderako emango diren neurrien segimenduaz ere.

    65 hondakinen gordailu ilegalak

                   Aste honetan Trapagaranen, non Eguzkik 2017an legez kanpoko zabortegi pilo baten salaketa presentatu dituen, bai mendi eta ibai inguruetan zein ubideetan, Gorka Zubiaurre, Ingurumena Sailaren ordezkariak, 65 hondakinen gordailu ilegalen presentziaz informatu du eta honen inguruko ekintza planaz ere bai.

                  Barakaldon zein Trapagaranen sortzen diren gehiengoen gordailu ilegalak obren materialaz josita daude, nahiz eta Barakaldo, Sestao, Santurtzi eta Muskizen Garbiguneak izan. Horregatik, Eguzkik uste du komenigarria litzatekeela egoera hauetara heltzearen arrazoiak ere lantzea, partikular bezala, informazio falta, doakotasun ezjakintasuna edo asteburuetako ordutegia,… baina baita eraikuntza sektoreko enpresa eta profesionalen jardunbide egokiak gertutik analizatzea ere.

    
    
    
    
    
    

     


    Partekatu - Compartelo