Proposamena: gure kostaldeko artadiak berreskuratzea
2018-09-13
Partekatu - Compartelo
Artadia aspalditik dago errotuta gure kostaldean. Gure herrietako toponimiak hori erakusten du: Artabide kalea Ondarroa, Artibai ibaia, Artadi auzoa Lekeition…
Baina azken hamarkadetan artadi horiek txikitzen eta desagertzen joan dira. Euren ordez pinua edo eukalitua sartu da, egurra ustiatzeko.
Horrek kostaldeko paisaian eragin du. Egurraren ustiaketa dela eta, sarritan lurrak biluzik egoten dira, itxura penagarria emanez. Gainera, lurrak biluzik egonda, higadura handitu egiten da.
Horregatik proposatzen dugu kostaldean artadia berreskuratzea, onura handiak ekarriko dituelako: higadura gutxituko du, paisaia hobetuko du (bertan paseoan ibiltzen diren herritarren gozamenerako) eta biodibertsitatea handituko du.
Baso hori berreskuratzeko pausoka joatea proposatzen diegu Lekeitio, Ondarroa, Berriatua eta Mendexako udalei:
– Udal hauek kostaldean dituzten lurren inbentario bat egin.
– Lur horietan ze espezie dagoen ikusi.
– Lur horietan espezie aloktonoak badaude monokultiboan, artak landatu (beti ere han egon ahal den bioniztasun botanikoa errespetatuz).
– Pinua eta eukaliptoa landatuta dituzten kostaldeko lur jabeekin kontaktuan jarri.
– Lur jabe pribatu horiekin hitzarmenak egiten ahalegindu, euren lurretan (zati batean edo lur osoan), arteak landatzen joateko
– Kasu batzuetan lur pribatu horiek erosteko aukera aztertu
Apurka apurka pausu hauek emanda, Ondarroatik Lekeitiora doan bidea euskal kostaldeko artadi handiena bihur dezakegu, biodibertsitatearentzako eremu garrantzitsua sortuz, herritarren gozamenerako.