Albistea

  • Otsailaren 16an, zezenketen kontrako elkarretaratzea: Goia, bete zure hitza!

    2019-02-07
    Partekatu - Compartelo

    O_16_eusOtsailaren 16an, 11etan, Nautikoko terrazan, Donostia Antitaurina Orainek eta Eguzkik elkarretaratze bat egingo dugu, “Goia, bete zure hitza! Galdeketa orain!” lemapean. Idatzi honen bitartez, deialdia zabaltzera eta batez ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

    Zergatik elkarretaratze hau orain?
    Legealdia hasi bezain pronto, Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Gauzak horrela, eta betiere Udaletxean aho batez onartutako Partehartze Araudiari jarraituz, Donostia Antitaurina Orainek 10.000 herritarren sinadura bildu zituen, behar bezala egiaztatuak, eta, sinadura horiek oinarri, Udalari eskatu zion donostiarren artean galdeketa egiteko, ea baliabide publikoak –batik bat Illunbeko instalazioak– zezenketak egiteko uzten jarraitu behar zuen ala ez. Goiak galdeketa egingo zela agindu zuen, baita data ezarri ere: 2017ko otsailaren 19a. Baina galdeketa ez da inoiz egin. Egia da Madrilgo Gobernuak debekatu egin zuela, baina hori bezain egia da Goiak, aukera izanda, ez duela geroztik bere hitza betetzeko inolako borondaterik erakutsi. Beraz, galdeketa egin behar zen eta egin ez zen dataren bigarren urteurrenaren bueltan, elkarretaratzea antolatu dugu gogoratzeko legealdia bukatzear dela eta alkateak ez duela emandako hitza bete.


    Partekatu - Compartelo