Albistea

  • Larunbatean, erraustegiaren kontrako eta gaikako bilketa eraginkorraren aldeko manifestazioa egingo da Lasarte-Orian

    2019-05-07
    Partekatu - Compartelo

    AireGarbia_2019Aire Garbiak antolatuta, larunbatean, hilak 11, 18:00etan, erraustegiaren kontrako eta gaikako zabor-bilketa eraginkorraren aldeko manifestazioa egingo da Lasarte-Orian.

    Erraustegia inoiz martxan jartzen bada, Lasarte-Oria izango da herririk kaltetuenetako bat. Halaber, eta paradoxa bada ere, Gipuzkoan gutxien birtziklatzen duten herrietakoa ere bada. Izan ere, herrialde osoan lau herrik bakarrik birziklatzen dute Lasarte-Oriak baino gutxiago: Donostiak, Irunek, Hondarribiak eta Mendarok.

    Lasarte-Oria izan zen organikoa aparte biltzeko sistema ezarri zuen azken herria (2017an!). Eta, gainera, ezarri zuenean, sistema kazkarrena ezarri zuen.

    Erraustegiari bazka ematea omen da kontua.

    Hori bai, gero Lasarte-Oriako udal gobernuak (PSOEk eta EAJ-k) klima-aldaketari edo plastikoei buruzko “kontzientziazio-jardunaldiak” antolatuko ditu. Ea beraiek kontzientzia noiz hartzen duten!

    IMG-20190505-WA0010


    Partekatu - Compartelo