Iruñea Antitaurinak kalejira bat antolatu du sanferminetan. Igandean, hilak 7, arratsaldeko 7etan abiatuko da Udaletxeko plazatik.
Helburua festetan animalien kontrako bortizkeria errotik erauztea da. Izan ere, antolatzailek dioten bezala, “Iruñea ez da taurinoa, sanferminzalea baizik”.
“Hiri eta jendarte gisa”, sanferminen etorkizunari buruzko eztabaida publikoa behar dela uste dute, beste gauza askoren artean, zezenketazaletasuna etengabe gainbehera doalako. Horren lekuko da zezenketa kopurua leku guztietan jaitsi izana. Gazteak, berriz, zezenketazaletasunetik gero eta urrutiago daude; are gehiago, inkesten arabera, 16 eta 24 urte bitarteko neska-mutilek aitortzen dute zezenketen kontra daudela.
Iruñea Antitaurinakoek animalien kontrako bortizkeria errotik erauztea dute helburu, arestian esan bezala, baina ezer baino lehen zezenketak bertan behera utzi egin behar direla uste du. Izan ere, zezenketetan jotzen du goia ankerkeriak. Entzierroaren inguruan, berriz, bestelako eztabaida egin daitekeela uste dute, ez hain premiazkoa.
Nolanahi ere, uste dute peñek izan behar dutela aldaketaren eragile nagusietakoak.
Honako helbide hauetan ekimenaren inguruko informazio zehatzagoak aurkituko dituzue, baita kalejirara deitzeko bideo polit bat ere: