Erakusketak, testu labur eta batez ere argazkien bitartez, azaltzen du nor zen Gladys, zergatik zegoen zorigaiztoko egun hartan Tuteran, nola hil zuten eta haren hilketak zer-nolako herri-erantzuna eragin zuen. Betiere begi-bistatik galdu gabe garai hartan indarrean zegoen eta gaur ere indarrean dagoen borroka antinuklear eta ekologistaren testuingurua. Izan ere, Eguzkitik behin baino gehiagotan nabarmendu dugunez, guk Gladys oroitzen dugu gutako bat zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizi-bizirik daudelako klima larrialdiko eta krisi ekologikoko garaiotan.
Erakusketa astelehenetik larunbatera bisitatu ahal izango da, 17:00etatik 20:00etara.