Gladys Enean sare handi bat kentzeko eskatu du Eguzkik
2020-06-09
Partekatu - Compartelo
Gladys Enean, Ipotxen Zubiko bidean, zuhaitzetako goiko adarretan txirikordatuta dagoen sare handi bat lehenbailehen kentzeko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari. Estetika-arazoetatik harago, sare horrek ez die batere mesederik egiten ez txoriei, ez saguzarrei, beraientzat tranpa latza izan baitaiteke. Dakigunez, sareak, aldamioren batetik edo askatutakoak, hiru hilabete baino gehiago egin ditu hor. Eslogan errebindikatibo bat erantsita izan balu, aspaldi kentuta egongo zen, jakina.