Albistea

  • Donostiako urmaeletan dagoen natur aberastasunaz ohartarazi du Eguzkik

    2020-08-17
    Partekatu - Compartelo

    Igel arrunta, Donostiako urmaeletako bizilagunetako bat.

    Igel arrunta, Donostiako urmaeletako bizilagunetako bat.

    Donostiako parke eta lorategietan hainbat urmael edo ur-putzu artifizial daude, esaterako, Gladys Enean, Aieteko jauregiko partean, Zubimusun, Ramon Labayenen, Ondarretan edota Zaragoza plazan.

    Apaingarri paisajistikoak dira, jakina, baina ez apaingarri paisajistiko huts. Are gehiago, horietako batzuk bioaniztasun aberats baten aterpe ere badira. Izan ere, putzu hauetan ehunka igel, apo eta bestelako anfibioak bizi eta ugaltzen dira. Animaliontzat urmaelak “santutegi” modukoak dira hiri barruan. Alde horretatik, arreta eta zaintza merezi dituzte.

    Eta arreta eta zaintza merezi dituztela esaten dugunean, esan nahi dugu putzu hauen garbiketa eta mantenu-lanetan aberastasun hori kontuan hartu behar dela. Izan ere, egiaztatu ahal izan dugunez, ez dira kontuan hartzen. Esaterako, garbiketa egiteko urmaelak husten direnean, zulotik behera galtzen dira oso ale baliotsuak.

    Apo arrunta ere donostiar petoa da.

    Apo arrunta ere donostiar petoa da.

    Gauzak horrela, Lorategi Departamentuari eskatu nahi diogu hemendik aurrera, urmaelak garbitzerakoan, neurriak har ditzala, bai animaliak hustubideetatik behera ez galtzeko, bai ugalketa-garaiak errespetatzeko.

    Bakakigu urmael hauetan hainbat hegazti bizi eta ugaldu ere egiten dutela. Horra hor basahateak. Beste batzuek, berriz, aterpe aurkitzen dute, gogoratu, adibidez, egunotan Gipuzkoa plazan babestu den koartza. Bada, hemendik aurrera urmaelotan anfibioak ere badirela kontuan izan behar dugu.

    Keinu txiki bat da, planetak jasaten duen bioaniztasun-galerari aurre egiten nekez lagunduko duena. Baina beste keinu txiki batzuekin batera, estaterako, lorategietan babosil intsektizida edo glifosato herbizida erabiltzeari uztea, gurekin edo gure ondoan, behintzat, dauden animaliak bizirik mantentzen lagunduko dute.

    Bukatu aurretik, herritarrei gogorazi nahi diegu ez dela komeni urmaelotara dortoka eta beste maskota exotikoak ekartzea, gainerako animaliak arriskuan jar ditzakete eta.

    Eguzki, 2020ko abuztua

    Floridako apoarmatu edo dortoka pintoa. Hau da espezie exotiko inbaditzailea, urmaeletan inolaz ere askatu behar ez direnetakoa.

    Floridako apoarmatu edo dortoka pintoa. Hau da espezie exotiko inbaditzailea, urmaeletan inolaz ere askatu behar ez direnetakoa.


    Partekatu - Compartelo