Milaka pertsona manifestatu dira Donostian Metroaren obrak behin betiko geldiaraztea eskatzeko
2020-11-14
Partekatu - Compartelo
Manifestazioaren burua Foru Aldundiaren parean.
Satorralaia bizilagun mugimenduak deituta, milaka pertsona manifestatu dira gaur eguerdian Donostian, Metroaren obretan jazo diren Zubieta kaleko ezbeharra bezalako gertakari larriak eta %80tik gorako gainkostuak direla eta, Metroaren aurka berriro protesta egiteko eta jendartaren gehiengoak astakeria handi hau onartzen ez dugula aldarrikatzeko.
Argazkiek ez dira mobilizazioaren handia erakusten, baina honako bideo honek bai:
Manifestazioa eguerdiko12etan abiatu da Koldo Mitxelenatik eta hiru lerrotan kokatutako manifestariek kasik bulebarrera bitarteko ibilbide osoa jendez bete dute (horrek esan nahi du 3.000 lagun inguru bildu garela). Ikus bideoa:
Mobilizazioaren buruan “ZER GEHIAGO GERTATU BEHAR DA? ORAIN DA UNEA: ARDURAK ARGITU, METROA BEHIN BETIKO GELDITU!” zioen pankartak.
Manifestariek ibilbide osoan aldarrikapen oihu ugari egin dute, hala nola “ORAIN DA UNEA: METRO GELDITU!”, “METROAREN DIRUA GASTU SOZIALETAN” edota “EZ,EZ, EZ METROARI EZ”, metroaren aurkako kartelak eta aterkiak eraman dituelatik jende askok.