Baina ez dugu Italiaraino joan behar, hemen ere, jende askok ikusi nahi ez badu ere, hainbat espezietako hamaika hegazti hiltzen baitira, talkagatik, estresagatik edo bihotzak jota. Hegaztiei ez ezik maskota eta pertsonei ere txarrerako eragiten die pirotekniak. Autistek, adibidez, normalean izugarri sufritzen dute suziri eta petardoen argi eta hotsekin.
Eguzkin badakigu jende askok gozatzen duela suziriak eta petardoak botatzen, batez ere egun hauetan. Baina gutxienezko gogoeta eskatzen dugu: batzuentzat sufrimendu-iturri izan daitezkeela kontuan izanda, merezi ote?