Albistea

  • Hiri-gunean egindako mozketa

    2022-03-15
    Partekatu - Compartelo

    Mozketak

    Hondarribiko Udala egunotan Donostia kalean egiten ari den lanak beste kale batzuetara zabalduko dira. Lanekin batera, bazterrean dauden urte askotako zuhaitzak mozten ari dira, eta horrek, gure artean ez ezik, bizilagunen batzuen artean ere kezka sortu du, gaur egun pairatzen dugun larrialdi klimatikoan  hiritartze-lanak egiteko irizpide ekologikoek garrantzi handia hartzen dute eta; izan ere,  beste modu batez eta beste garai batean obrak egiteko aukerak daude.

     

     

    Udalaren aldetik, moztu diren zuhaitzen ordez “arrisku gutxiagokoak” diren beste batzuk udaran landatuko direla erantzun du kritikak jaso eta gero. Erantzunaren aurrean gauza pare bat aipatu nahi dugu. Alde batetik, udaran landatuko dituzten ale berriak kendutakoen modukoak izango direla zalantzak ditugu. Horrelako egoeretan, kendutako zuhaitzak neurri handia dute eta egoera ekologiko ona dute; berriak, berriz, asko txikiagoak izaten dira. Kendutako zuhaitzek ingurumenari eta gizarteari ematen zizkioten zerbitzu anitzak, hala nola itzala, paisaia, CO2aren xurgaketa eta abar, ez dira berriek emango dutena bezalakoak, eta urteak pasa beharko dira berdinak izateko.

    Bestetik, ingurumena kontuan hartzen ez den adibidea argia da zuhaitzen mozketa garia honetan  egin izana. Hiriko txori mota ezberdinak daude eta batzuk egoera txarrean, biodibertsitatea mantentzeagatik eta gure bizitza eta paisaia alaitzeagatik gure aldetik ahalik eta aukera gehienak eskaini behar ditugu, ez alderantziz.

     

    Udaberrian sartzear gaude, garaia da hegaztiek habia egiteko, bizi zikloa jarraitzeko, ugaltzeko azken finean, eta horretan zuhaitzak txorientzat bere habitatak dira, ezinbestekoak dira. Esan dugun bezala, garaia honetan tamaina handiko zuhaitzak mozteak lagundu beharrean kalteak sortzen ditu, aurten eta urte batzuetan erabiltzeko aukera kendu dietelako. Frogatuta dago hegaztiak behatzeak estresa arintzen laguntzen digula, antsietatea eta depresioa arinduz.
    Hegaztien aberastasuna eta ugaritasuna ekosistemen egoeraren eta kontserbazio-mailaren adierazle zuzena da. Hegaztientzat ona dena ona da guretzat, eta horregatik garrantzitsua da zaintzea. Zenbat eta hegazti gehiago, orduan eta eltxo eta euli gutxiago, enara bakar batek, adibidez, 850 euli/eltxo kontsumitzen ditu egunean.

     

    Bukatzeko, Eguzki talde ekologistak Donostia kalean egindakoa beste kaleetan egin ez dezala eta hemendik aurrera urbanizazio-lanak egiteko irizpide ekologikoak kontuan har ditzala eskatzen diogu Hondarribiko Udalari.


    Partekatu - Compartelo