Albistea

  • Negu-txontak talkaz hilda Arangoitin

    2022-03-19
    Partekatu - Compartelo

    Hamarnaka negu-txonta topa zitezkeen gau goizean lurrean hilda, funikularraren eraikinaren kontra talka egin ostean.

    Hamarnaka negu-txonta topa zitezkeen gau goizean lurrean hilda, funikularraren eraikinaren kontra talka egin ostean.

    Funikularraren egitura gardenaren kontra egin ostean.

    Sare sozialetan topa daiteke ondoko argazkia, gaur goizean Bilboko Deustu eta Arangoti arteko funikularraren beirateriaren kontra jotako hamarnaka negu-txonta erakusten dituena. Zoritxarrez, ez da gertaera isolatua, sarritan gertatzen da, antza denez haizeak eta Elorriaga mendia eta Garro baserria kaleetako etxeen sortzen duten korronteak eraginda, hegaztiak inguru horretatik maiz pasatzen dira funikularraren egitura gardenaren kontra talka eginez.

    Kasu hau, egunero hiribilduan zehar gertatzen denaren adibidea da. Izan ere, gero eta gehiago dira eraikin publiko zein pribatuetako espazioak eta fatxadak, kristala, metakrilatoa edo gainazal biniliko gardendunak edo “ispilu-efektua” dutenak. Gainazal gardenak bereziki, ikustezinak dira Bilbon bizi den faunarentzat (bereziki hegaztientzat), eta, beraz, askotan egituraren kontra talka egiten dute. Emaitza lazgarria da: gehienak larriki zauritzen baitira eta horietako asko berehala hiltzen dira.

    honen gisako egu-txonta sorta handiak igaro dira gaur Bilbo ingurutik

    honen gisako egu-txonta sorta handiak igaro dira gaur Bilbo ingurutik

    Halako instalazio edo/eta eraikinek horiek hiribilduan bizi diren edo bertatik pasatzen diren izaki bizidunekiko dagoen sentsibilitate eskasa bistan uzten dute, hala nola horrelako egiturak proiektatzeko eta baimentzeko gai honekiko plangintzarik ere. Horrek gero eta eragin handiagoa du hiri-biodibertsitatean, zeina, bide batez esanda, hazten ari da.

    Horregatik guztiagatik, Bilboko Udalari eskatzen diogu behar diren neurri zuzentzaileak har ditzala Arangoitiko funikularraren arazo errepikakor hori konpontzeko eta hiribilduan ustez arazo bera izan dezaketen eraikin eta instalazioak ikuskapen plana prestatzeko, arazoa lehenbailehen konponbidean jar dezaketen neurriak lehen bait lehen hartzeko, horrela hegaztiak kristalon kontra talka egitearen ondorioz eragiten den biodibertsitatea galtzea ahal bezainbeste saihesteko.

    Irtenbidea kasu askotan nahiko erraza da baina aurrera eraman behar da, noski. Adibide gisa, argazki hauetan ikus dezakezue zein irtenbide eman zioten tankerako arazo bati Donostiako Agirre  Lehendakariaren zubian:

    En estos cristales, que hacen la vez de barandilla, se producian colisiones de aves.

    Kristal hauetan zeinak barandaren papera betetzen duten, hegaztiek talka egiten zuten.

    Eta irtenbidea honakoa izan zen:

    Parece que las rayas son más efectivas que las siluetas de aves rapaces que suelen colocarse en estos casos.

    Parece que las rayas son más efectivas que las siluetas de aves rapaces que suelen colocarse en estos casos.

    Informazio gehiago:

    http://eguzki.org/2021/08/08/marrak-jarri-dituzte-agirre-lehendakaria-zubiko-kristaletan-txoriek-horien-kontra-talka-ez-egiteko/

    Eguzki Talde Ekologista eta Antinukearra, 2022ko martxoaren 19an.


    Partekatu - Compartelo