Albistea

  • Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

    2022-06-05
    Partekatu - Compartelo

    gladys2022_4Aurten ere Gladys del Estal omendu dugu Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldi batean. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energía nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpenaren testuinguruan.

    Lore, kanta eta bizikleten artean, kuadrillakoek gogoratu dute lagun aktibo hura, umore berezi-berezia zuena. Gogoratu dute haren hilketa erabat zigorrik gabe geratu zela eta 43 urte eta gero oraindik aitzortza ofizialik gabe jarraitzen duela. Hori bai, gehitu dute aitortza ofizial hori, inoiz iristen bada, ongi etorria izango dela, baina, irtsi ala ez, Gladysi inoiz ez zaiola faltako herritarron aitortza.

    Baina Gladys gogoratzeko ez ezik ikuspegi ekologistatik gaur egungo egoeraren irakurketa bat egiteko tartea ere izan da. Izan ere, zorigaiztoko ekainaren 3 hartan Gladys Tuterara eraman zuten arrazoiek indarrean jarraitzen dute, inoiz baino gehiago, gainera, hori posible bada, behintzat.

    Aurtengoan, gaur egungo egoeraren irakurketa Gorka Laurnagari egiteko eskatu diogu. Baztandarra da Gorka, baina sustrai sendoak ditu Egian. Belaunaldi ekologista berrien kidea da. Haren interbentzioa kronika honen bukaeran irakur dezakezue, baina orain disfrutatu irudi-entsalada batekin…

    Hona hemen Irutxulok egin duen bideoa, polita eta oso konpletoa.

    https://irutxulo.hitza.eus/2022/06/05/eguzkipean-omendu-dute-gladys-del-estal/

    Ez da berez bizikleta-martxa. Gladysen lagun batzuk Bulebarrean geratzen dira omenaldira bizikletan elkarrekin joateko, besterik ez. Baina kuadrilla galanta…

    https://youtu.be/xnYLvlCygug

    Pandemia ustez gaindituta, aurten berreskuratu dugu parkeko atetik oroitarrira erromerian igotzeko usadioa, trikitilariak lagun. Are kuadrilla ederragoa, ezta?

    https://youtu.be/lRPkcl98pmc

    Eta beste bat…

    https://twitter.com/donosti_tik/status/1533477235155410944?t=Rf3esNcyV11VFv8AAs1r0Q&s=08

    Parkeko atean…

    Gladys2022_1 Gladys2022_2Aurreskua.

    gladys2022_3Lore-eskaintza, jende pilo bat hurbildu da oroitarrira krabelin bana uzteko.

    gladys2022_5gladys2022_6Pelax.

    gladys2022_7Gorka Laurnaga.

    gladys2022_8Andoni.

    gladys2022_9Eta jotera? Esther Zabalegik, gure kabezerako joterak, aurten ez du etortzerik izan. Baina Gladysen oroitarrian ez da falta izan haren izenean jarritako krabelinik.

    Portzierto, irudian ikusten den bezain ikusgarria geratu da oroitarria, goiko txori exotikoarekin eta guzti. Benetako txoria da, e?

    gladys2022_11 gladys2022_12Eskerrik asko bihotz-bihotzez hau guztia urtero-urtero posible egiten duzuen guztiei.

    Eta, besterik gabe, Gorka Laurnagaren interbentzioarekin uzten zaituztegu.

    GLADYSEN 43. URTEURRENEAN

    Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet. Baina, ez esker protokolario bat, baizik eta eskerrak egin zenutenagatik. Zalantza daukat ea inoiz eskerrak eman dizkizueten. Bueno, ba milesker. Asanblada eta bilera luzeetan ilea zuritzen uzteagatik; Iberdueroren aurkako sabotaiengatik; eguzki azpian egindako martxengatik. Milesker. Belaunaldi arras berezia zarete. Agian nire belaunaldiko aunitz ez dira kontziente edo daude Tik Token, baina nik eskerrak eman nahi dizkizuet nire belaunaldiaren izenean. Zeren, beti pentsatzen gabiltza zeinen gaizki gauden… Baino okerrago egoten ahal ginen. Zuen lanik gabe, non egonen ginateke? Nolakoa izanen zen Euskal Herria? Zuei esker, Tuterako kaleetan korrika ibili ziren ile luze horiei esker, ni eta nire belaunaldia zertxobait hobe arnasten den Euskal Herria batean sortu da nahiz eta eukalipto gehiegi badiren, eta zuei esker seguraski badago erreka garbiren bat gehiago Gipuzkoan, ta itsaso-azpian hondakin erradiaktibo gutxiago.

    Zuei eskerrak eman nahi dizkizuet, baina zuei, mobilizatu zinetenei, zeren zuen belaunaldiekin bihotzeraino minduta egoteko motiboak baditu nire belaunaldiak. Zuena izan da, era berean, kontratu intergenerazionala apurtu duena: Ipar globaleko klase ertainek eta eliteek nahigo izan dute beren auto pribatua zaindu beren ondorengoak baino.

    Gladysen erailketa baino urte batzuk lehenago atera zen XX. mendeko informe garrantzitsuenetakoa, Erromako Klubaren Hazkundearen Mugak zeinak erraten duen hola segituz gero kolapso batean sartuko garela mende honetan, nik kasi osorik jan beharko dudan mende honetan. 50 urte egiten dira aurten informe horretatik eta zer da ikusi duguna 50 urte hauetan? Ba bi gauza: 1. mugimendu ekologistak ez duela irabazi eta 2. mugimendu ekologistak arrazoi zuela.

    Informe horrek hazkunde ekonomikoa berpentsatu behar dela erran zuen, eta kasu egin beharrean, neoliberalismoa etorri zen eta koloretako telebista. Orduen paradojikoki, 70. eta 80. borroka ekologisten kasi aldi berean etorri zen kontsumoaren booma, eta Benidorm eta turistak. Beraz, hamster bat bere gurpilean bezala, ekonomia mantsotu beharrean egin duguna da azeleratu. Edo hoi egin dugu orain arte.

    Zeren hoi, akitzen hasi da. Historiako ze puntotan gaude 2022an? Ba ziurrenik gaude kapitalismo globalizatuaren bukaerako fasean. Titanikak hasi du izeberga jotzen proatik, brankatik. Topo egin dugu muga biofisikoekin, informean erraten zuten bezala. Eta horrek ekarriko ditu ezegonkortasun sozial eta ekonomikoak, krisiak, gatazkak, gerrak… Mende hontako hamarkada bakoitzean izan dugu kolpe gogor bana: 1. 2008ko krisia; 2. 2019an Pandemia global bat; 3. 2022an Ukraniako gerra. Krisi sozio-ekologiko bat. Eta inziso ttipi bat: Atzo justu hau idazten ari nintzela atea jo zidaten etxean. Iruñeatik Elizondora etorritako emakume bat zen, eta kontatu zidan 200 euroko dirulaguntza kendu diotela eta etxetik botako dutela. 2008ko krisira eraman gintuzten banku horiek beraiek kanporatuko dute. Iruñeako Enrique Mayak utzi ditu 50.000 euro bandera erraldoi batean oso nafarra delako, baina emakume honi 200€ko dirulaguntza kendu. Atea itxi baino lehen erran zidan, “cuando las barbas del vecino veas cortar, pon las tuyas a remojar”.

    Ostirla honetan Diario de Noticiasen azalean erraten zen “badatorrela 70. hamarkadakoa baino gogorragoa izanen den krisia”. Baino larriena seguraski ez da hori, baizik eta ya ez dela egongo 90. hamarkada berririk, osea, badatorrena da azken krisi luze eta sakon bat. Galdera interesgarria da ea non egongo ote gara Gladysen 50. urteurrenean?

    Batzuek erraten dute hauek, aipatutako hiru kolpe hoiek, direla arazo koyunturalak, pasajeroak. Ta egia da makro-arazo horiek badituztela kausa aunitz, baino ulertu behar duguna da gure herrialdeak direla erabat dependienteak. EAEko 10 elikagaietatik 9 dira kanpotik ekarriak. Osea gure frigorifikoak dira erabat international. Eta orduen zer gertatzen da pandemia bat dagoenean? Edo gerra bat Errusiarekin? Gertatzen dena da hasten dela faltatzen olioa supermerkatuetan, edo Wolskvagenek itxi beharko duela hurrengo hilabetean ezdituelako superkonduktorerik. Produktu ekologikoak adibidez ez dira hainbeste igo. Eredu industrialak bakarrik funtzionatu du petroleo ta mineral merkeak zituen bitartean. Orduan mix perfektua: gu dependienteak eta etorkizuna gero eta inestableagoa; COVIDa izan da bat, baino orain hasi da Tximinoaren Baztanga (ezdela baztango e, ez konfunditu), eta etorriko dira gehiago. Edo sute errekorrak. Nazioarteko konfliktibidadeak ere gora eginen du, izatez mundua ya hasi da berriz polarizatzen, Estatu Batuak eta Txina mutur banatan, zeren errekutsoak dira finituak eta gainera ez daude airean, daude herrialde kokretu batzuen lurretan. Tarta dago batzuen etxean. Eta horri gehitu behar diogu klima. Aurten ezta egon udaberririk. Sudafrikan berriki hil dira 400 pertsona uholde batzuetan aldaketa klimatikaorekin lotuta. Edo pentsa EHan gara 3 milioi pertsona. Ba idorteengatik Afrikako adarrean badire 23 milioi gosete egoera larrian sartzeko puntuan, kopurua bikoiztu egin da iaztik; baino Sanchezi gustatzen zaio la txuleta al punto. Gure sistema ekonomikoak eskaintzen ditu bolloak iparraldean eta gosea hegoaldean, eta gero gainera kexatzen gara honat etortzeaz. Galdera bat, Bidasoan itotzen direnak ukraniarrak izango baziren ez ginateke eskandalizatuko?

    Ba nik uste dut Bidasoan itotakoak ere direla Gladys; amazonian, soja landen kontra hiltzen dituzen hoiek ere direla Gladys; edo Aroztegian auziperatuak izanen direnak ere dira Gladys. Eta guzi honek eskatzen du ez bakarrik aberastasuna berbanatzea, baizik eta aberastasuna berpentsatzea. Kapitalismoa da azkure koskor bat, baina odolezko azukre koskor bat.

    Eta panorama konplikatu horren aurrean bileretan eta manifestazioetan orduak emateak merezi du? Nire ustez merezi du, zeren ni horretaz beneiziatu naiz. Nire aitak Egiako kaleetan ezagutu zizuen eta bertan ikasitakotik eta ilusio horrekin bukatu zuen Baztango baserri batean. Horri esker, zuen ahaleginei, teorizazioei eta borrokei esker, ba nik iratze artean eta txerrien atzetik korrika ibilitzeko zortea izan du haurtzaro eder batean. Zuei esker dut hein batean nik naturarekiko maitasuna. Zuek landatutako haziei esker, 2018tik pixkanaka hasi gara gazteok berriz altxatzen. Zuen eguzki eta odolez bustitako lurrarean, indarrez gatoz lore gazteak. Guk ere badugu Gladysetik zatitxobait. Milesker bihotzez, borrokan ikusiko dugu elkar.


    Partekatu - Compartelo