Albistea

  • Orain egokitu dute Mutrikun linea elektriko bat non apirilean zikoina bat ustez elektrokutatuta hil zen

    2022-07-02
    Partekatu - Compartelo

    La cigüeña de Mutriku. La foto es de Aitor Urreizti.

    Mutrikuko zikoina. Argazkia: Aitor Urreizti.

    Apirilean, Eguzkik Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan salatu zuen Mutrikun, behar bezala egokituta ez zegoen linea elektriko baten azpian, zikoina bat hilik agertu zela, ustez elektrokutatuta. Hori faunaren kontrako delitu ekologikoa izan daiteke.

    Hildako zikoinaren berri Mutriku Natur Taldeak eman zigun, eta, orain, talde horretatik beretik esan digute egunotan hanbait langile ibili direla linea elektriko hori egokitzen, hegaztien elektrokuzioak saihesteko. Ondorioztatzen dute salaketak, neurri batean, behintzat, fruitua eman duela.

    Pozgarria da jakitea ekologistok eta, oro har, herritarrok egiten ditugun salaketak ez direla guztiz alferrikakoak. Etsigarria da, ordea, neurriak beti a posteriori hartzen direla ikustea.

    Nolanahi ere, hamaika dira oraindik egokitu gabe jarraitzen duten línea elektrikoak, nahiz eta 2008tik indarrean dagoen Errege Dekretu batek egokitu egin behar direla agintzen duen. Hori ingurumen arazo larria da eta berresten dugu arazo horri ez zaiola behar besteko garrantzirik ematen ari, ez konpainia elektrikoen aldetik, noski, baina ezta diputazioen eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik ere.

    Informazio zehatzagoa aurkituko duzue apirilean gai honi buruz argitaratu genuen idatzian:

    Eguzkik Fiskaltzan salatu du Mutrikun zikoina bat hil dela, itxura guztien arabera elektrokutatua – Eguzki Talde Ekologista


    Partekatu - Compartelo