Albistea

  • Eguzkik ikuskapenak eskatu ditu Papresako lohien kudeaketa dela eta

    2022-07-20
    Partekatu - Compartelo

    Lodos alturaOrereta-Errenteriako Papresa enpresak paper-lohiak bildu eta kudeatu ditu Ingurumeneko Baimen Bateratuak adierazitako eremutik kanpo, eta uste dugu ez dituela betetzen baimen horretan ezarritako baldintzak.
    Hori horrela izanez gero, alde batetik, lohien ondorioz sortutako lixibiatuak euri-uren sarearen bidez ibaian amaitu ahal izateko arriskua egongo litzateke, lurzoruan iragazi ahal izango lirateke kutsatuz, edo are gehiago, partikulak airera barreiatu ahal izango lirateke eta industria-esparrua gainditu, hiri-lurzorura iritsi eta osasun publikoari eragin. Eskabidearekin batera doan argazki-materialean ikus daitekeenez, lohien pilaketak lurzoru publikoa hartu du.

     

    Ingurumen-araudia zorrotz bete dadin, Eguzki talde ekologistak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eskatu dio behar diren ikuskapenak egiteko, garatu den gunean jarduera horrek baimenean ezarritako baldintzak betetzen dituen ala ez zehazteko. Aipatutako baldintzak betetzen ez badira, ekin diezaiola azkar araudi erregulatzaile eta zehatzailea aplikatzeari.


    Partekatu - Compartelo