Ehiza-postuei aplikatzen zaien araudiari buruzko informazio-eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiari
2023-01-19
Partekatu - Compartelo
Eguzki talde ekologista aspalditik dago kezkatuta ehiza-postuen segurtasunaren inguruan. Podemos-Ahal Duguk, aipatutako kezkaren berri izan du, eta ehiza-postuei aplikatzen zaien araudiari buruz galdetu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari: IZENBURUA
Ehiza postuen segurtasunari buruzko informazio-eskaera Ekonomia Sustapeneko diputatuari. ZIOA eta/edo AURREKARIAKAzkenaldian, sei eta zazpi metro arteko metalezko aldamioak dituzten ehiza-postuak ugaritzen ari dira, zuhaitzen adaburuetatik ateratzen direlarik. Baldintza horietan ehizan aritzeak baditu eragozpenak eta arriskuak pertsonentzat eta ingurumenarentzat.
2013ko uztailaren 16ko Foru Aginduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ohiko pasabideetan hegazti migratzaileen ehiza arautzen duenak, 12. artikuluan, ehiza-postuak eraikitzeaz hitz egiten duenean, adierazten du horiek antolatzeko ardura duen erakundeak egingo dituela, egungo Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Sailaren ikuskaritzapean, alderdi teknikoei eta estetikoei dagokienez. Halaber, adierazten du Lurraldeko Ehiza Federazioa arduratuko dela ehiza-postuak kudeatzeaz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Sailaren irizpideei, tutoretzari eta kontrolari jarraituz.
INFORMAZIO-ESKAERA
– Zein arauri jarraitu behar zaio aldamio horiek instalatzeko? Zer baimen behar dira instalatzeko? Zer material mota erabili behar dira eta zein ez? Zein Norbera Babesteko Ekipamendu (NBE) behar da aldamio horiek erabiltzeko?
– 2013ko uztailaren 16ko Foru Aginduaren arabera, zein alderdi tekniko eta estetikori egiten die erreferentzia Aginduak 12. artikuluan, eta alderdi tekniko eta estetiko bete behar dituzte postu horiek? Zein irizpideren arabera kudeatzen dira ehiza-postuak? Zer aholkularitza mota egiten du Aldundiak horrelako aldamioak jartzeko?
– Zer kontrol- eta ikuskapen-mota egiten die Aldundiak ehiza-postu horiei? Zenbatean behin egiten dira kontrol horiek?