Aste honetan hil da Juan Mari Eskubi, 90 urte zituela.
Herrigintzako alor askotan egin zuen lan, besteak beste memoria historikoan –frankistek fusilatu zuten haren aita–, baina guretzat Juan Mari beti izango da Lemoizko zentralari aurre egiten aitzindari izan zen Comisión de Defensa de Una Costa Vasca No Nuclear haren partaide garrantzitsua.
Eguzki sortu zenean, Juan Mariren babesa eta konplizitatea izan genituen, beti argi eta zorrotz, eta oraintsu arte izan da gure elkartearen bazkidea.