Albistea

  • Turistifikazioari STOP! lemapeko manifestazioa antolatu du igandean, Donostian, Bizilagunekin plataformak

    2023-10-18
    Partekatu - Compartelo

    URRIA2023-POSTER-ZAHARRA-05-1-724x1024Bizilagunekin plataformak manifestazioa deitu du datorren igandean, 12etan Alderdi Ederretik abiatuta, Turistifikazioaren Aurkako Urrian antolatutako ekintzen artean. Mobilizazio honen helburua da Donostiaren gehiegizko  turistifikazioari stop esan eta desazkunde turistikoaren beharra aldarrikatzea. Era guztietako ia 30 elkarte eta taldek babesa eman diote manifestazioari. Horietako bat da Eguzki, eta espresuki animatu nahi zaitugu parte hartzera.

    Manifestua, atxikimentu-zerrenda eta ekimen honi buruz jakin behar duzun guztia Bizilagunekin plataformaren beraren webgunean aurkituko duzu: BiziLagunEkin – Desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma

     


    Partekatu - Compartelo