Dulantzikoa bakarrik ez, Araban itxita dauden beste tren-geltokiak ere irekitzeko eskatu du Eguzkik
2024-01-08
Partekatu - Compartelo
Dulantziko tren-geltokia aurten irekiko duela iragarri du ADIFek, ate automatizatuak jarrita. Hamar urte egin ditu itxita, eta, nahiz eta berokuntza-sistema piztuta egoten den eta aldian behin garbiketa egiten den, itxita dago. Erabiltzaileek trena kanpoan itxoin behar izaten dute, eguraldia edozein dela ere.
Eguzkikooi ondo iruditzen zaigu Dulantziko geltokia irekitzea, noski, baina hauxe bera gertatzen da Araia eta Langraizkoetan ere. Logikoena guztiak irekitzea izango litzateke eta, irekitze hutsetik harago, potentziatzea, herritarrei tren-zerbitzu hobea emateko. Azken batean, behar dugun garraio publiko kalitatekoa sustatzeko.
Barkatu, irakurle, testu hau gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke osorik.