Albistea

  • Belaguan eraitsi egin dute Yeguacerosko kuartela, Euskal Herriko ekologismoaren kanpaina historiko baten jomuga izan zena

    2024-11-10
    Partekatu - Compartelo

    Diseinua: Joxemari Pastor Elgorriaga, ‘Artzai’.

    Yeguacerosko kuartela eraitsi egin dute. Orain, parajea leheneratu eta horren jabe den Izabako Udalari bueltatuko diote. Ondo dago ingurune paregabe hura leheneratzea eta ondo dago ere Udalari garai batean defentsa nazionalaren izenean kendu zioten eremua bueltatzea. Baina albistea lerrootara ekarri dugu Yeguaderosko kuartela Euskal Herriko ekologismoaren historiaen parte ere badelako.

    Beteranoenek lerroon gainean ipini dugun kartela ikusi bezain pronto gogoratu dute, seguru. Kartelak dei egiten du urriaren 3an eta 4an Belaguan bertan egin behar diren mobilizazioetan parte hartzera. Zer urtetan, ordea? Bada, 1981ean. Alabaina, kartel hura ez zen egin 1981eko kanpainarako. Kartela, jatorriz, 1976an Belaguan egin nahi zuten urbanizazio-proiektuaren kontrako kanpainarako diseinatu zen. 1981ean, baina, berriz ere erabili zen Yeguacerosko kuartelaren kontrako kanpainan, bi militarren buruen ziluetak gehituta.

    “Zain dezagun Belagua” kanpaina haiek ekologismoan sustraitutako lehenengo kanpaina handiak izan ziren Euskal Herrian, Debako eta Lemoizko zentral nuklearren kontrakoekin batera, jakina.

    Portzierto, 1981eko urriaren 3 eta 4ko asteburu hartan, ez zen Yeguacerosko obretara hurbiltzeko modurik izan, Guardia Zibila gustura ibili zelako.

    Kuartelaren gainerako historia eta egunotako eraisketaren irudiak Diario de Noticiasen honako esteka hauetan ikus ditzakezu:

    El derribo del refugio militar de Belagua dará paso a la regeneración del terreno

    El refugio militar desaparece de Belagua y da paso a la regeneración del terreno

    Orain. Iturria: Diario de Noticias

    Lehen. Iturria: Diario de Noticias


    Partekatu - Compartelo