Gune naturalak
-
Ondarretan toldo gutxiako jartzea proposatu du Eguzkik
2025-03-11Laster zozkatuko dira Donostiako hondartzetako toldoak. Ondarretan tarteka leku-falta dagoela ikusita, toldo eta karpa gutxiago jartzea eskatu du Eguzkik, hondartzaren erabilera publiko eta doakoa bermatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko pilatzen da Ondarretan, are gehiago asteburuetan. Itsasgorak, batetik, eta harriek, bestetik, asko mugatu dezakete hondartzaren zati erabilgarria, eta, hain justu, zati hori da toldo eta karpek okupatzen dutena. Horren ondorioz, erabiltzaileen arteko ika-mikak sortzen dira, eta iaz udaltzainek zenbait eztabaida sutsu itzaltzeko ere interbenitu behar izan zuten. Gauzak horrela, Udalari proposatzen diogu zozkatu behar duen toldo-kopurua %10 murriztea. Guztira, 718 dira; beraz, 70 bat gutxiago jartzea proposatzen dugu.
-
Jaizkibel-Capbreton Itsas Eremua Garrantzi Komunitarioko Leku izendatu eta Natura 2000 sarean sartu du Europako Batzordeak
2025-03-03Europako Batzordeak “Jaizkibel-Capbreton Itsas Eremua” babesteko erabakia hartu du, Natura 2000 Sarearen barruan Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) gisa. Jaizkibel-Capbreton 1.500 km²-ko itsas eremua da, eta Igeldoko itsaslabarretatik Higer lurmuturreraino itsaso zabalera hedatzen da, 2.000 metroko sakoneran dagoen Capbreton urpeko fosaraino. Ulia eta Jaizkibelekin mugakide diren uretako biodibertsitate pelagikoaren balioen babesa 2010ean sortu zen, Oceana itsas kontserbaziorako nazioarteko fundazioaren eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren (COBE) baterako ekimen zientifikoaren ondoren. Eguzkik eta beste erakunde batzuek hasieratik babestu dugu, eta urte hauetan guztietan aldarrikatu dugu, Urte asko zain egon garen erabaki garrantsitzu hau txalotu nahi dugu, Urrats garrantzitsu bat eman da baina babesguneak dituen funtzioak bete ahal izateko eremua arautzen duten dokumentuak ahalik eta azkarren onartzea ezinbestekoa da.
-
“Leitzaran aukerak eta arriskuak” hitzaldia Arturo Elosegiren eskutik
2025-02-18Euskal Herrian Ekologian dagoen aditurik handienetakoa, Leitzaran bailarak dituen balio eta gaitasunez arituko da baita hauek mantetzeko edo/eta berreskuratzeko ugaritzen ari diren arriskuaz ere. Zuhaitz landaketa herrikoia ere egitekoak gara otsailaren 22an.
-
Txingudin, Plaiaundiko parkean, bisita gidatu eta erreibindikatiboa antolatu du Eguzkik Hezeguneen Munduko Egunean
2025-01-29Igandean, otsailak 2, Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak Txingudiko hezegunean dagoen Plaiaundiko parkean zehar ibilaldi gidatu bat antolatu du. Hitzordua 11:00etan izango da, Plaiaundiko parkeko sarrerako Ekoetxean. Helburuetako bat San Lorentzoko aintzira handitzeko proiektua erreibindikatzea da. Izan ere, 2014an Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Txingudiri buruz egin zen diagnosian “premiazko lehentasunetako bat” zela ondorioztatu zen. Hala ere, hamar urte geroago, oraindik ez zaie lanei ekin.
-
Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik auzitegietan errekurritu dute Urdaibaira isurtzen duen Oka ibaiaren emari ekologikoak murriztea
2025-01-28Eguzkik eta Ekologistak Martxan-ek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Oka ibaiak Urdaibain dituen emari ekologikoak murrizteko Ura agentziak onartutako ebazpenaren aurka. Horrelako erabakiek Biosfera Erreserbaren babes-maila murriztea dakarte eta beste batzuekin bat egiten dute (itsas-lehorreko jabari publikoaren babesaren mugaketak, adibidez) luxuzko alfonbra bat eskualdeko turistifikazio masiboko proiektuetara hedatzeko, non Guggenheim 2 Urdaibai proiektuak argi propioz distiratzen duen.
-
Azkoitiko Udalak oposizioarekin sinatutako ingurumen-ituna berriz ere urratu duela salatu du Eguzkik, eta azalpenak eskatu ditu
2025-01-232024ko aurrekontuetan, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten ibaiaren aldameneko baranden azpian metalezko saretak ipintzeko, plastikoak eta beste hondakinbatzuk Urola ibaira iristea eragozteko. Akordioaren arabera, 840 metro inguru sareta ipiniko ziren. Baina egiaztatu ahal izan dugunez, 105 metro baino ez dira ipini. Alde nabarmena dago adostutakoaren eta benetan egindakoaren artean. Horrek agerian uzten du sinatutako akordioa nabarmen urratu dela.
-
2024: balantze eskasa saneamenduaren arloan
2025-01-09Amaitu da 2024. urtea, eta Pasaiako badiako eta Oiartzungo itsasadarreko puntu desberdinetako isurketen gaia zein egoeratan dagoen aztertu beharrra dago. Besteak beste, Eguzkik aktiboki esku hartu du horietan, horiek konpontzeko eta araudia betetzeko eskatuz.
-
Urumea zabortegi gisa erabiltzeagatik Donostiako Udalak 2022an ezarritako salaketa zertan den jakin nahi du Eguzkik
2025-01-06Hiru urte pasatu dira Eguzkik salatu zuenetik Urumean, Maria Kristina eta Mundaizko zubien artean, sekulako hondakin-pila zegoela. Somierrak, komunak, bizikletak, garbigailuak… Guztira, 7 tona baino gehiago. 2023ko apirilean, Udaltzaingoak ezagutarazi zuen gizon bat atxilotu zuela, Urumean hondakinak pixkanaka baina etengabe botata, pilaketa harrigarri haren eragilea zelakoan. “Ingurumenaren aurkako delituagatik, Justiziak irmo jokatuko duela espero dut”, adierazi zuen Marisol Garmendiak, une hartan Donostiako Ekologia zinegotzia zenak. Geroztik, ordea, hogei hilabete baino gehiago pasatu dira, eta salaketa zertan gelditu zen ez dakigu. Zein da egoera? Salaketak aurrera egin du? Epaiketa egin da?
-
Eguzkik positibotzat jotzen du Beasaingo Udalak Oria ibaia hondakinetatik babesteko baranden azpian zokaloak jarri izana
2024-12-202023an, Beasaingo Udalak ibai-ertzeko baranden azpian zokaloak ipini zituen Igartza Oleta eta Errementari kaleetan. Joan den urrian, berriz, gauza bera egin du Jose Migel Iturriotz kalean. Jakina, zokalo horiek instalatzeko erabakia ez da kontu estetiko baten ondorio. Ezta gutxiago ere. Ingurumen-helburua duen neurria da: aire-bolada eta haizeak, herritarrek, batzuetan deskuiduz, baina gehienetan herriko kaleetan inolako lotsarik gabe botatzen dituzten plastiko eta hondakinak Oria ibaiaren ibilguraino arrastaka eramatea saihestea, bertako fauna eta flora kutsatuz.
-
Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren zuzenketa-espedientean zortasun bermatzaileago batzuen alde dago Eguzki
2024-12-122024ko apirilean, Kostaldeetako Zuzendaritza Nagusiak baimena eman zion Gipuzkoako Kostaldeetako Zerbitzu Periferikoari 1999ko apirilaren 27ko Ministro Aginduak onartutako mugaketa zuzentzeko espedientea hasteko. Mugaketa horrek 920 metroko tarte bati eragiten dio, Donostiako Loiola auzoan. Tarte hori bat dator Lurreko Armadaren kuartel militarrek okupatutako lurrekin; izan ere, 28/1988 Legean ezarritako zortasunak aplikatzetik salbuetsita zeuden, “defentsa nazionalari lotutako ondasun” deklaratu baitziren.
-
Guggenheim Urdaibai: zentzugabekeria okerreko eszenatoki kulturalean
2024-12-06Duela berrogei urte, 1984ko abenduaren 6an zehazki, Unescok Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zuen. Lau hamarkada geroago, bere egoera delikatua izatetik kezkagarria izatera igaro da, dramatikoa, ez esatearren. Paisaia natural batek jasan dezakeen arriskurik larriena du oinarri: turismo masifikatu baten inpaktua, bere eremurik sentikorrenean eraiki nahi den Guggenheim Museoa bezalako proiektu baten eskutik.
-
Ataungo Udalak Agauntza erreka zaborretatik babesteko saretak jarri izana txalotu du Eguzkik
2024-11-27Ataungo Udalak, Eguzki Talde Ekologistarekin lankidetzan, joan den urriaren amaieran amaitutzat eman zuen Agauntza errekaren ondoko baranden sareta (xafla galbanizatu zulatuak) jartzeko instalazioa. Guztira, 200 metro jarri dira San Martin auzoan, errekastoan gora, egunero ikusten ditugun hondakinak, hala nola tabako-paketeen plastikoak, zigarrokinak,freskagarrien poteak etab., gehienetan inolako lotsarik gabe lurrera botatakoak, haizeak errekaren ibilgura eraman ez ditzan. Ingurumen zinegotzi Ion Fontenlak esan duenez, sareta horiek 2025. eta 2026. urteetan herriko baranda guztietan instalatuta egotea espero dute.
-
Saretxo metalikoak Andoaingo bi zubietan, “Itsasoa hemen hasten delako” kanpainak bultzadapean
2024-11-20Itsasoan edota ibaietan iristen diren hondakin kopuru izugarriaren aurrean, hauek babesteko asmoz, Andoaingo Udala saretxoak jartzen hasi da, Eguzkik egindako eskaera eta aldarrikapen kanpainaren ostean. Udalak ekimenari jarraipena emateko asmoa duela baieztatu du.
-
Guggenheim Urdaibai STOP plataformaren deia larunbatean Gernikako manifestazioan parte hartzeko
2024-10-15GUGGENHEIM URDAIBAI STOP plataformak dei egiten die aurten berriro ere Busturialdeko herritarrei, baita eskualdea maite duten guztiei ere, larunbatean, urriak 19, Gernikako Pasealekutik 18:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
-
Guggenheim Udaibai STOP!, Barakaldon ere bai
2024-10-07Ostiralean, hilak 11, Urdaibaiko Guggenheim proiektua zertan den ezagutzeko aukera bikaina, zuzen-zuzenean Guggenheim Udaibai STOP! plataformaren kideen ahotik, gainera. Begi-bistatik galdu gabe urriaren 19an proiektu honen aurkako manifa deituta dagoela Gernikan. Itxura guztien arabera, mobilizazio gogoangarria izango da.
Bisita Kontadorea






