Arrantza
-
Hondakinak eta belatz handien bikote bat Mendexan
2025-04-25Pena da, eta amorru handia ematen du, naturan bertan hondakinak botatzen dituen jendea egotea. Edari-latetatik hasi, water-katiluetara eta hozkailuetara. Hori bai, gero mila kilometro egingo dituzte ondo kontserbatutako lekuez gozatzeko.
Oraingo honetan, Lea Artibaiko EGUZKI taldeak kexa bat jaso zuen, Lekeitiotik gertu dagoen itsaslabar batera, Mendexa udalerriko lursailetara, ematen duten lursail batzuetan hondakinak botatzen ari direlako. -
Donostiako Udalak taberna eta jatetxeetako terrazetan berogailuak debekatu nahi ditu… 15 urte beranduago!
2025-04-14Udal gobernuak ostalaritzako terrazen gaineko ordenantza-proiektu berri bat onartu du. Proiektu horrek aurreikusi dituen berrikuntzetako bat da aire zabaleko terrazetan berogailuak debekatzea, gas bidezkoak zein elektrikoak izan. Alkateak esan duenez, erabakia hartu dute kutsadura eta, oro har, ingurumen-arrazoiak kontuan izanik. 15 urte pasatu dira Eguzkik debeku hori eskatu eta Udalak “aztertzen ari zela” erantzun zuenetik. Horrelako oinarrizko erabaki bat hartzeko 15 urte behar izan dituztela kontuan izanik, trantsizio energetikoak milaka urte iraun dezake.
-
Donostiako portuko garbiketa eta EKPren gezurtapena
2025-04-10Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil azkenaldion sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Bideoa dela-eta, joan den astean Eguzkik gogoratu zuen ez dela lehen aldia, eta Euskal Kirol Portuak erakundeari eskatu genion aukera aprobetxatzeko garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko. EKPk, baina, “irmoki” ezeztatu du bideoan ikusten denarekin “inolako zerikusia” duela. Esan du pantalanen arduradun baino ez dela, ez portuko garbiketaren arduradun. Eta deitoratu du “modu bidegabean eta arrazoirik gabe” bideoan islatzen den salaketarekin nahastu izana. Hona hemen gezurtapen horri Eguzkik eman dion erantzuna.
-
Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu eta garbiketa-prozedurak berrikusteko eskatu dio Eguzkik EKPri (*)
2025-04-03Euskadiko Kirol Portuak erakundeak Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil egunotan sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Ez da, ez, lehen aldia. Izan ere, antzeko salaketa bat egin zuen Eguzkik 2023ko abuztuan, orduan ere bideo baten bidez. Gauzak horrela, Eguzkik EKPri zera eskatzen dio: salaketa biral berriaren aurrean entzungorrarena egin ordez, aprobetxatzeko eskaintzen duen aukera garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko.
-
Agitiko arrain-haztegia desmuntatzeko eta kala leheneratzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari
2025-04-01Agitiko kala leheneratzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari. Arrain-haztegi bat eraiki zuen Culmanor SAk 1989an Igeldoko paraje hartan, itsas-lehorreko jabari publikoaren emakida bati esker. Baina haztegiak 2006an funtzionatzeari utzi zion. Emakida ere 2011n iraungi zen. Beraz, haztegiak dagoeneko askoz urte gehiago pasatu ditu funtzionatu gabe (19) funtzionatzen baino (16). Aspalditik dago zeharo hondatuta, eta ez dugu ezagutzen inolako arrazoirik, ez legezkorik eta are gutxiago ingurumenezkorik, horrela izaten jarraitzeko. Izan ere, Ura agentziaren txosten batek garbi utzi zuen 2012an Agiti “oso balore ekologiko eta paisajistiko nabarmena duen parajea dela eta leheneratzeko gaitasun handia duela”. Gaur indarrean sartzen den transferentzia berriak ez du eskumenen gaineko inolako dudarik uzten.
-
Itsasaldiak iristen diren tokiraino, publikoa!
2025-03-27Datorren igandean, martxoak 30, arratsaldeko bostetan, elkarteratzea egingo dugu Muruetako Aurrera Teileriaren aurrean, horraino iritsiko den marea biziaren testigu izatera hain zuzen.
Izan ere, gune hori, indarrean dagoen Kostaldeei buruzko Legearekin bat, jabetza publikokotzat edo jabari publikokotzat hartu beharko litzateke, eta, beraz, babestua beharko luke, duen interes handigatik beti ere. -
Eusko Jaurlaritza bat dator otsoa akabatzearekin eta uko egiten dio biodibertsitatearen kontserbazioari
2025-03-19Euskadiko Otso Taldea, Ekologistak Martxan eta Eguzki erakundeek irmo salatzen ditugu Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren adierazpenak. Adierazpen horietan, otsoa Babes Bereziko Erregimeneko Espezieen Zerrendatik (LESPRE) kanpo uzteko Senatuaren akordioa ospatzen da. Gure ustez, jarrera arduragabea izateaz gain, Euskadiko biodibertsitatearen eta oreka ekologikoaren aurkako eraso zuzena da.
-
Lemoizko zentrala erabilera publikoko ondare-parke bihurtzeko proiektuari buruzko erakusketa aurkeztu du Carmen Abadek
2025-03-14Carmen Abad Ibáñez de Mataucok “Lemoizko zentral nuklearra eta eragindako lurrak erabilera publikoko espazio bihurtzea” proiektuari buruzko erakusketa inauguratu zuen atzo Bilbon, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren egoitzan. Proposatzen duena zera da, zentralaren hondakinak dagoeneko paisaiaren parte direla onartzea, eta pasaia horren berezitasuna aprobetxatzea “erabilera publikoko ondare-parke” bihurtzeko. Argitu zuenez, ondare-parkearen kontzeptuak ez ditu beste erabilera batzuk baztertzen, baina betiere zaindu edo balioetsi nahi den ondarearen errespetutik abiatuta.
-
Ondarretan toldo gutxiako jartzea proposatu du Eguzkik
2025-03-11Laster zozkatuko dira Donostiako hondartzetako toldoak. Ondarretan tarteka leku-falta dagoela ikusita, toldo eta karpa gutxiago jartzea eskatu du Eguzkik, hondartzaren erabilera publiko eta doakoa bermatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko pilatzen da Ondarretan, are gehiago asteburuetan. Itsasgorak, batetik, eta harriek, bestetik, asko mugatu dezakete hondartzaren zati erabilgarria, eta, hain justu, zati hori da toldo eta karpek okupatzen dutena. Horren ondorioz, erabiltzaileen arteko ika-mikak sortzen dira, eta iaz udaltzainek zenbait eztabaida sutsu itzaltzeko ere interbenitu behar izan zuten. Gauzak horrela, Udalari proposatzen diogu zozkatu behar duen toldo-kopurua %10 murriztea. Guztira, 718 dira; beraz, 70 bat gutxiago jartzea proposatzen dugu.
-
Jaizkibel-Capbreton Itsas Eremua Garrantzi Komunitarioko Leku izendatu eta Natura 2000 sarean sartu du Europako Batzordeak
2025-03-03Europako Batzordeak “Jaizkibel-Capbreton Itsas Eremua” babesteko erabakia hartu du, Natura 2000 Sarearen barruan Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) gisa. Jaizkibel-Capbreton 1.500 km²-ko itsas eremua da, eta Igeldoko itsaslabarretatik Higer lurmuturreraino itsaso zabalera hedatzen da, 2.000 metroko sakoneran dagoen Capbreton urpeko fosaraino. Ulia eta Jaizkibelekin mugakide diren uretako biodibertsitate pelagikoaren balioen babesa 2010ean sortu zen, Oceana itsas kontserbaziorako nazioarteko fundazioaren eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren (COBE) baterako ekimen zientifikoaren ondoren. Eguzkik eta beste erakunde batzuek hasieratik babestu dugu, eta urte hauetan guztietan aldarrikatu dugu, Urte asko zain egon garen erabaki garrantsitzu hau txalotu nahi dugu, Urrats garrantzitsu bat eman da baina babesguneak dituen funtzioak bete ahal izateko eremua arautzen duten dokumentuak ahalik eta azkarren onartzea ezinbestekoa da.
-
Lemoiz: “Jaurti ahanztura etorkizunera” (*)
2025-03-01“Escala 1:1” izenburuko erakusketa ikusgai dago egunotan Bilboko Alondegian. Bertan, Ixone Sadabak, argazki erraldoien bidez –hain justu, 1:1 eskalakoak–, Lemoizko zentral nuklearraren memoria historikoaz eta haren hondarren kudeaketa zailaz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Eta gaizki egingo genuke baldin eta eskaintzen digun aukera aprobetxatuko ez bagenu Eusko Jaurlaritzak herritarroi gai honen inguruan ukatzen digun eztabaida sozialaren beharra aldarrikatzeko. Hain justu, horixe da artikulu honen helburua.
-
Bertako zuhaitzen landaketa herrikoia Andoainen eta Larrabetzun
2025-02-27Eguzkik zuhaitz landaketa herrikoiak egin ditu Andoainen eta Larrabetzun asteburu honetan. Andoaingoa herri lurretan, Leitzarango bailarako Muntton Andoaingo Mendiak izeneko Mendi Babeslean; Larrabetzukoa berriz lursail pribatuan, bi helburu nagusirekin:
– Basoen garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onean egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen.
– Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiei baso kudeaketan aldaketak aldarrikatzea, bertako basoa eta bioaniztasuna naiz kontserbazioa lehenetsiz, bereziki herri lurretan. -
Garbigune bat Ondarroako herriarentzat
2025-02-26Prentsaren bidez jakin dugu Ondarroako portuan GARBIGUNE proiektu bat dagoela, portuko jardueran sortutako hondakinak gaika biltzeko.
EGUZKI talde ekologista gisa, eta baita Udal gisa ere, urte asko daramatzagu Bizkaiko Foru Aldundiari Ondarroan sortutako hondakinak bildu eta hautatzeko garbigune bat jartzeko eskatzen. -
Eguzkik birziklatzera animatzen ditu pasaitarrak
2025-02-25Pasaiako Udalak iragarri du hainbat neurri hartzen ari dela etxeko zaborren gaikako bilketaren ehunekoa handitzeko. Helburua da lehenbailehen –dagoeneko berandu doa– % 55 lortzea, hori baita Hondakinen Legeak eskatzen duen gutxienekoa. Gaur egun, % 47,1era baino ez da iristen (1), eta horrek San Marko mankomunitatean gutxien birziklatzen duen bigarren udalerria bihurtzen du, Donostiaren ondoren. Hori oso tamalgarria da, batez ere kontuan hartzen badugu 2015ean Pasaia % 69,99ra iritsi zela. Baina igaroriko urak errotarik ez darabil.
-
Bertako zuhaitzen landaketa herrikoia Andoaingo herri lurretan, bigarrenez jarraian
2025-02-19Eguzkik zuhaitz landaketa herrikoia antolatu du otsailaren 22an. Landaketa Leitzarango bailaran dagoen Muntton magalean egingo dugu, Andoaingo Mendiak izeneko herri lurretan, iazko lur sailaren ondoan.
Landaketak bi helburu nagusi ditu:
Basoen garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onean egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen.
Orain arte herri lurrak kudeatzeko eran aldaketak aldarrikatzea.
Bisita Kontadorea






