Mugikortasuna
-
AHT: Adarra jotzeari analisi serioa esaten diote
2024-10-07Irailaren 23an, astelehenarekin, UPNren Parlamentuko bozeramaileak aspalditik dakiguna adierazi zuen. Esparza jauna kexu zen, Espainiako Estatuko gobernu guztiek AHTari buruz Nafarroari adarra jo izan diotelako, kosta ahala kosta AHTa eraiki nahi duen Nafarroa elitista eta neoliberal horri. Eta berak esan ez bazuen ere, zera gaineratuko genuke: gobernu guztiak, Esparza eta bere alderdia barne, etengabe ari direla nafarren aurkako iseka eta mespretxua areagotzen, hain zuzen ere kalitatezko tren-zerbitzu publikoak, jadanik existitzen diren azpiegiturak aprobetxatuz eta gehiengo sozialaren mesedetan defendatzen ditugunon nafarren aurka.
-
Ekarpenak Lezoko bidegorriari
2024-06-11EGUZKI talde ekologistak 3 eskaera aurkeztu ditu Lezoko Udaletxean, guztiak udalerriko bidegorriarekin lotuta. Eskaerak egungo sarea hobetzera bideratuta daude, eta horregatik Udalak kontuan hartu beharko lituzkeela uste dugu.
-
Quosque tandem, RENFE / Adif?
2024-04-29Murphiyk zioenez, egoerarik zailenak ere okerrera egin dezake, nabarmen okerrera, gainera, eta arrazoi oso-osoa zuen. Izan ere, Irun-Brinkola aldiriko linean zerbitzuaren kalitatea minimo historikoetan zegoela uste genuen, eta hala salatu dugu behin baino gehiagotan. Baina hara non RENFEk jakinarazi duen gaurtik aurrera trenen maiztasuna izugarri murriztu eta bidaien iraupena, berriz, nabarmen luzatuko direla. Murrizketa hauek oraingoan ere AHTren obren ondorio dira. Bai, oraindik ez dakigu milioiak eta milioiak xahutu eta xahutzen jarraitzen duen AHTa inoiz inora iritsiko den, baina badakigu, bitartean, ohiko trenak, herritarrek egunero lanera edo ikastera joateko erabiltzen duten trenak, etengabe degradatzen jarraitzen duela.
-
Garraio publikoaren garestitzeari ez!
2023-12-31Joan den astean jakin genuen Lakuako Gobernuak eta Bizkaiako Foru Aldundiak ez dituztela Barik diruzorroarentzako dirulaguntzak luzatuko, beraz, garraio publikoa garestituz.
Neurri honek langile klasearentzako zama gehigarri bat suposatuko duela, urtarrileko aldapan, gainera.
Gainera neurri hau trantsizio ekologikoaren aurka doa, garraio publikoaren erabilera murriztuko duelako… -
Manzanos-en, azkenean, trenbide-pasabide arriskutsua kenduko da
2023-11-09Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Manzanosko saihesbidearen proiektua onartu du, Madril-Hendaia trenbide-lineako trenbide-pasagunea kentzeko.
Trenbide-pasagune hori oso arriskutsua da, gaur egun Añanako Kuadrillako udalerri hori bi zatitan banatzen duelako, eta, beraz, hori kentzeak herritarren arteko kohesioa eta komunikazioa erraztuko ditu. -
Bost urte beranduago, Lezo eta Donibane bitartean falta den bidegorri-zatiaren proiektua onartu du Foru Aldundiak
2023-09-26Foru Aldundiak onartu berri du Lezo eta Donibane bitartean falta den bidegorri-zatiaren proiektua. BAZEN GARAIA!, hori da burura datorkigun lehendabiziko pentsamendua. Izan ere, zati hori 2018rako zerbitzuan egongo zela iragarri zuten. Geroztik bost urte pasatu dira eta oraindik bidegorri-zati hori eraiki egin behar da. Beraz, kasurik onenan, dena ondo bidean, atzerapena sei urte ingurukoa izango da. Ez da, ez, txalo jotzeko moduko gestioa.
-
Baldintzak betetzen ez baditu, ez da bidegorria!
2023-09-21Idazki honen bidez, Eguzki talde ekologistak arreta jarri nahi du Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialeko I.1 ibilbideko GI-636 errepidean Lezoko biribilgunearen eta Errenteriako Kaputxinoen biribilgunearen artean antzeman duen bide-segurtasuneko arazo larri batean. Izan ere, “aldi bereko oinezkoentzako eta bizikletentzako” tarte hori, duela gutxi jarri diren seinaleek dioten bezala, oso estua da eta, hori gutxi balitz, oinezkoen zein bizikleten zirkulazio segurua eragozten duten hainbat elementu daude.
-
Eguzkik ekarpenak egin dizkio Lezo-Donibane bidegorriaren 1. zatiaren proiektuari
2023-06-25Urteetako atzerapenarekin, azkenik, Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 23ko 219/2023 Foru Agindua onartu du, Lezo-Donibane Bizikleta eta Oinezkoen Bidearen 1. zatiaren proiektu aldatua onartzeko izapideei hasiera ematen diena. Horrela amaitu da 2015ean hasi zen herrien arteko lotura-tarte hori.
-
Mugikortasuna Gasteizko hegoaldean
2022-12-27Gasteiz hegoaldeko auzo-elkarte eta kontzejuok gure kezka adierazi nahi dugu inguru
honetan trafikoa areagotu delako eta gero eta eragin handiagoa duelako hemen bizi
garen pertsonongan, eta, era berean, gure egonezina agertu nahi dugu udala hiriko
eremu honetako mugikortasun-arazoaren aurrean aztertzen ari den aukerak direla eta. -
Planifikatzen ez duen eta enpresa handiei mesede egiten dien Nafarroako energia plana
2022-12-22Nafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete t’erdi bat baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoarenarekin antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa,…