Albistea

  • Merkatariak lege egitasmoarekin kexu

    2007-12-20
    Partekatu - Compartelo

    Eusko Jaurlaritzaren lege proiektuak saltoki handiak sortzerakoan ez duela ia mugarik jartzen salatu dute.

    Prentsaurrekoa, merkataritza, 20-12-2007Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza jarduerak arautzen dituen legearen erreformaren aurka agertu dira hainbat gizarte eragile. Haien irudiko, «banaketa enpresa handien neurrira eginda dago». Horiek horrela, proiektuaurreari hainbat aldaketa egitea eskatzen dute edo orain arteko legearen luzamendua.

    ELA, LAB, UGT eta CCOO langile sindikatuak, EHNE nekazarien sindikatua, EKA kontsumitzaileen elkartea, Eguzki talde ekologista eta 70 herritako merkatarien elkarteak dira kexu direnak. Lege horrek lurzoruaren birkalifikazioak errazten dituela salatu dute. Amador Biteri Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteko kidearen hitzetan, hirien kanpoko aldean nahi beste merkataritza gune zabaltzeko aukera emango du lege berriak. «Nola da posible Larrabetzu bezalako herri batean legeak bost merkataritza gune zabaltzeko aukera ematea?», galdetu zuen. Izan ere, legeak ez dio mugarik jartzen merkataritza guneen kopuruari, eskualde batzuetan biztanleriaren arabera ezarritakoa ez bada. Era berean, esparru handi horiei hiriguneko lekurik onenak ematera behartuko ditu udalak.

    ELAko Aintzane Orbegozok, azkenik, legearen aldaketak langileentzat ere ondorio txarrak izango dituela salatu zuen, «saltoki handietako lan baldintzak askoz okerragoak direlako».


    Partekatu - Compartelo