Albistea

  • 80 euroko isuna etxebizitza eskubidea eskatzeagatik

    2008-02-01
    Partekatu - Compartelo

    Berria. Lau pertsona epaitu dituzte Gasteizen desordena publikoak egitea egotzita…

    Lau pertsona epaitu dituzte Gasteizen desordena publikoak egitea egotzita. Elkartzen eskubide sozialen aldeko mugimenduak epaiketa salatu du: inputatuak etxebizitza eskubidearen alde protesta egiten ari zirela atxilotu zituztela dio.

    Iazko irailaren 7an, babes ofizialeko hainbat etxebizitza zozkatu zituzten Gasteizko udaletxean. Zenbait pertsonak protesta egin zuten eta lau atxilotu egin zituzten, desordena publikoak egitea leporatuta. Atzo izan zuten epaiketa eta 80 euroko isuna ezarri zioten bakoitzari.

    Elkartzen, Eguzki eta Bilgune Feminista elkarteek elkarretaratzea egin zuten auzitegiaren kanpoan epaiketa salatzeko, Etxebizitza eskubidea da! Etxebizitza aldarrikatzea delitua! lelopean.

    Elkartzenen ustez, Gasteizko Udala gobernatzen duen PSEk, 2011rako etxebizitzaren arazoa konponduko duela esaten duenean, espekulatzaileen interesak eta negozioak lagundu nahi ditu . Arazoak irtenbide errazagoa duela diote: «Gasteizen 10.050 etxebizitza huts daude eta horietan alokairu soziala bultzatu beharko lukete».

    Etxebizitza eskubidearen alde borrokan jarraituko duela ohartarazi du Elkartzenek eta herritarrak animatu ditu dituzten eskubideak aldarrika ditzaten.

    Berriako web orrian.


    Partekatu - Compartelo