Albistea

  • Eguzki talde ekologistak lau eguneko mendi martxa abiatuko du gaur Gasteizen.

    2008-03-20
    Partekatu - Compartelo

    p015_euskalherria

    Gasteiz eta Agurain arteko mendi martxan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan energia eolikoa ezartzeko eredua salatuko dute. Mendiendefentsan, negozio eolikorik ez izango da leloa. Eguzkik salatu du Jaurlaritzak babestutako eremuetan egin nahi dituela Kolometako, Arkamuko, Perriaingo eta Iturrietako parke eolikoak.

    Gaur Gasteiz eta Zuhatzu Kuartango arteko bidea egingo dute. Bidean Arkamuko mendizerratik pasako dira, Eusko Jaurlaritzak parke eolikoa egitea aurreikusi duen lekutik. Bihar, Kontrastan hasi eta amaituko dute; bidean, Perriaingo mendizerra ezagutuko dute. Etzi, Kontrastatik Erroetara joango dira. Iturrieta ezagutuko dute, parke eolikoa jartzeko aukeratutako lekua. Igandean, Erroetatik abiatu eta Agurainen amaituko dute ibilbidea. Han kalejira, ekitaldia eta herri bazkaria egingo dituzte.


    Partekatu - Compartelo