Giro ona izan zuen Eguzkiren mendi martxak atzo, bai eguraldiagatik, bai bildutako ehun lagunen animoagatik.
Gasteiz eta Zuhatzu Kuartango arteko bidea egin zuten atzo; gaur, berriz, Kontrastan amaituko dute. Antolatzaileen esanetan, atzo zuzenean ikusi zituzten Arkamuko parke eolikoak hango herri lurretan eragingo lituzkeen kalteak: ikuspegian, karst-ean -obran lehergailuak erabili beharko lituzkete- eta naturan -errotak eramateko bideen bidez-. Baina atzo, haize errotez gain, otsoei eta abeltzaintza estentsiboari buruzko azalpenak entzun zituzten, bertakoen ahotik.