Albistea

  • Krisi batzordea sortuko dute Ipar Euskal Herriko nekazariek eta hainbat eragilek

    2008-07-04
    Partekatu - Compartelo

    gara/berria 2008.07.03 Gaur goizean manifestazioa burutu dute Baionan 600 laborari inguruk eta, ondoren, Baionako suprefektarekin eta Nekazaritza Saileko arduradun batekin bildu dira. Bilkuran, krisi batzordea sortzea adostu dute, eta litekeena da uztailaren 20a baino lehen eratzea.

    laborari

    ELB (Euskal Herriko Laborarien Batasuna) sindikatuak deituta, 600 laborari inguru manifestazioan abiatu dira gaur Baionako kaleetan barrena.

    Krisi batzorde bat sortzea izan da haien eskaera. Izan ere, eta bertan azaldu dutenez, egoera “jasangaitzean” aurkitzen dira. Zenbait adibide jartzearren, txahal haragiaren prezioa %20-30 artean jaitsi dela azaldu dute, eta bazkaren kostua handia dela. Esnea (ardiarena edo behiarena) berdintsu mantentzen dela adierazi dute. Bataz-beste, urtean, nekazariek haien diru sarreretan 4.000 eta 5.000 euroko galera nabaritu dute. Irabazten duten diru kopurua gainera, bataz-beste, Ipar Euskal Herriko gutxieneko soldataren (SMIC) %75a da.

    Manifestazioaren amaieran laborariak Baionako Suprefekturara abiatu eta bertako kide batekin eta Nekazaritza Saileko beste batekin bildu dira. Bilkura horretan krisi batzordea sortzea adostu dute, eta litekeena da batzorde hori uztailaren 20a baino lehen eratzea.

    Batzorde horretan, laborarien sindikatuak eta administrazioko kideak egoteaz gain, nekazaritzan aritzen diren eragileek ere parte hartuko dute, banketxeak eta hornitzaileak ere izango direlarik.

    Gipuzkoako EHNEko ordezkariak izan dira mobilizazioan, eta horiek prezioen behatoki bat abian jartzea eskatu dute.

    berria: Baionako suprefetak konpromisoa hartu du laborantza arlorako krisi taldea sortzeko


    Partekatu - Compartelo