Albistea

  • Eguzkik Mutrikuko antikapitalisten kontrako deialdiarekin bat egiten du

    2008-07-11
    Partekatu - Compartelo

    Eguzkik uztailaren 12rako Lea Artibai eta Mutrikuko Gazte Asanbladek Mutrikun antolatu duten bizi eredu kapitalisten kontrako deialdiarekin bat egiten du.

    mutriku

    Azken urteetan gure herriak euren historia guztian beste hasi dira. Hazkunde hori hain eman da abiadura handian, ez baitu eztabaidarik zabaltzeko astirik eman. Unean unean boterean egon direnek apropos ukatu dute eztaibada hori sarritan, euren interes ekonomiko eta elektoralen alde.

    Makroproiektu hauek ez dituzte gure arazoak konponduko. Are gehiago, etorkizuna hipotekatuko digute, dauzkagun azken gune naturalak suntsitzen ari baitira. Eskualdeko adibide batzuk aipatzearren, Mutrikuko superportuak ez du gure ekonomiak suspertuko, arrantza krisian dagoen honetan, eta hain hurbil beste superportu batzuk edukita. . Lekeitioko saihesbidearen inguruan informazioa ukatzen badigute ere, ez da zaila susmatzea Lekeitio ere masa turismorako herri bilakatu nahi dutela, herritarren bizi kalitatea eskastuz. Ondarroako Aieriko paduretan (eta herri guztietako beste hainbat txokotan) eraiki nahi dituzten etxebizitzek ez dute bizilekuen arazoa konponduko, auzi horren muina etxebizitza hutsak betetzean baitago Eta, ostera, proiektu horiek aurrera eramateko gure mendietan harrobiak egin behar dira, eta padurak eta kostaldea suntsitu.

    Horregatik, eraikitzen ari diren eskualde eta Euskal Herri desarrollista honi ezezkoa ematea derrigorrezkoa da. Ezezkotik etorriko baita eskuartean ditugun alternatibak eraikitzeko aukera.

     

    Zapatuan, denok Mutrikura!

    EGUZKI


    Partekatu - Compartelo