Albistea

  • Eskoriatzako Marin auzoan hasi dituzte AHTren lanak

    2008-07-14
    Partekatu - Compartelo

    Mondraberri» 2008.07.14 Zuhaitzak botatzen, basabideak irekitzen eta hesiak jartzen hasi dira, Eskoriatzako Marin auzoan. AHT Gelditu Elkarlanak esan du herritarrak ez direla “gora begira egongo”.

    AHT Gelditu Elkarlanak eta Marineko auzotar batzuk informatu dute hastapeneko obrak hasi egin direla, zehazki, AHTrentzat tunel bat egingo den lurretan, Eskoriatza eta Marin arteko bidean.

    Landa-eremu horretan arbolak eta bestelako landareak mozten hasi dira, eta hesiak jarri dituzte obrak “blindatzeko” asmoz.

    AHT Gelditu Elkarlaneko Mila Elorzak iragarri du Elkarlana eta herritarrak ez direla “gora begira geratuko”, nahiz eta mugimendu hauek uda inguruan egiten diren, “herritarren erantzuna ahalik eta txikiena izateko asmoz”.

    Elkarlanak bihar egingo du bilera egoera aztertzeko eta neurriak hartzeko. Gogoan izan behar da Gobernu espainiarreko funtzionarioek ezin izan zutela desjabetze aktak hartu Eskoriatzako udaletxetik.

    AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu:

    Asteartea 15: 18:00 ARRASATEKO KULTUR-ATE (Gaztetxe zaharra zegoen toki bera) ESKUALDEKO PRENTSAURREKO MASIBOA.

    Ostirala 18: 19:00 “OBRAK GELDITU. AHT-rik EZ!!” lelopean KONTZENTRAZIOA ARRASATEKO HERRIKO PLAZAN. Ondoren AHT-ren obren inguruko bilera informatiboa.


    Partekatu - Compartelo