AHTren kontrako manifestazioa izango da larunbatean Basaurin

Gaztesarea 2008.07.22 Hego Uribeko elkarlanak deitutako Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Basauriko San Migel auzotik.

AHT kartela

Hego Uribeko elkarlanaren oharra:

Hego Uribeko elkarlanak manifestazioa antolatu du, larunbat hontarako hilak 26. Mobilizazio honek AHTren obrak direla eta kaltetuak izan diren hainbat herri igaroko ditu, eta azkenik obrak hasi dituzten puntura joango da.

Mobilizazio honekin gure eskualdean horrelako proiektu txikitzaileek izango duten eragina salatuko dugu eta nola ez herri honi egiten zaion inposaketa.

Horregatik dei egiten dizuegu datorren larunbatean, hilak 26 arratsaldeko 19:00etan San Migel-eko (Basauri) PINCELES parketik abiatuko den manifan parte hartzera AHT GELDITU!!!

OBRAK GELDITU!!!