Albistea

  • Gipuzkoako Renferen aldiri trenen zerbitzua «penagarria» dela dio Eguzkik Probintzia barruko trenek ibiltzeko erraztasun gutxi eta segurtasun gabeziak dituztela salatu du

    2008-07-29

    Gipuzkoako Renferen aldiri trenen zerbitzua «penagarria» dela deritzo Eguzki talde ekologistak. Egunero 25.000 gipuzkoarrek zerbitzu hori erabiltzen duten arren, Adif, Renfe eta Espainiako Sustapen Ministerioak nahiago dute milaka milioi euro «xahutu» «herritar gutxi batzuek erabiliko duten abiadura handiko trena» egiteko, talde ekologistak dioenez.

    renfe

    Gipuzkoako Renferen aldiri trenen zerbitzua «penagarria» dela dio Eguzkik Probintzia barruko trenek ibiltzeko erraztasun gutxi eta segurtasun gabeziak dituztela salatu du.
    Gipuzkoako Renferen aldiri trenen zerbitzua «penagarria» dela deritzo Eguzki talde ekologistak. Egunero 25.000 gipuzkoarrek zerbitzu hori erabiltzen duten arren, Adif, Renfe eta Espainiako Sustapen Ministerioak nahiago dute milaka milioi euro «xahutu» «herritar gutxi batzuek erabiliko duten abiadura handiko trena» egiteko, talde ekologistak dioenez.
    Urte hasieran egin zuten azterketari jarraipena egin dio Eguzkik, eta zazpi hilabete igaro ostean Renfek ez duela ia hobekuntzarik egin salatu du: «Geltokiak ez daude erabiltzaile guztien eskura, trenaren eta nasaren arteko distantziak handiegiak dira, 18 geltokitan arriskutsuak dira bidegurutzeak». Aurten Gipuzkoako trenbideetan bi lagun hil direla gogorarazi du Eguzkik, eta, hortaz, segurtasun gutxi dagoela ohartarazi du. Trenbide gaineko pasabideak kendu eta lurrazpikoak egiteko eskatu du, eta trena igarotzen den herrietako udalei geltokien gaineko ardura hartzeko galdegin die.