Albistea

  • Mobilizazio bateratua Larunbat huntako arr. 3 etan Baionan: Larrialdi klimatikoa eta justizia sozialaren alde

    2009-12-10
    Partekatu - Compartelo

    Beherean izenpetzen duten elkarte, erakunde, sindikatu eta mugimenduek mobilizazio haundi eta bateratu batera deitzen dute larunbata honetan, abenduaren 12an arratsaldeko 15:00etan Baionan.

    dd

    Mobilizazioak jende kate erraldoi baten forma hartuko du, Errobi eta Aturri ibai bazterretan. Elgarretaratze gunea 2009 urte hasieran iragan diren uholdeek gogorki kaltetu duten Mayou zubia izanen da.

    Kopenagen, 14:00etarik 16:30arte GKE nagusiak eta mundu osoko mugimendu sozial eta sindikatuak bilduko dituen nazio arteko manifestaldi haundiaren ber momentoan iraganen da Baionako mobilizazioa. Kopenagen iraganen den mundu martxa hori gobernuen artean klima beroketari buruzko gailurra iraganen den Bella Center-era buruz joanen da.

     Ber denboran, mundu osoan zehar, manifestaldi eta ekintza ezberdinak iraganen dira larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren erronka nagusiei erantzuteko akordio handi nahi, efikaz, behartzaile eta zuzen baten galdegiteko.

     Mayou zubiak Larrialdi Klimatikoa sinbolizatuko du eta jende kateak Klima aldaketaren kontrako borrokaren kudeatzeko baliabideak gobernatzeko beharrezkoa den Justizia soziala ordezkatuko du.

     Zatozte saldoan eta zuen ingurukoak mobiliza ezazkizue!

     Amis de la Terre, ATTAC, ASPAL-Pays Basque, Bizi !, CADE (Coordination des Associations de Défense de l’Environnement), LAB, Lutter ensemble-Oldartu, Mila Berri Elkartea, Nivelle Bidassoa Elkartea, Organbidexka Col Libre, Solidaires, Surfrider Foundation, Survie

     


    Partekatu - Compartelo