Larrialdi klimatikoa, justizia soziala, jende katearen arrakasta Baionan
2009-12-13
Partekatu - Compartelo
Hamairu elkarte, mugimendu eta sindikatuk deiturik, eta hainbat alderdi politikok sustengaturik, jende kate handi bat iragan da Baionako Mayou zubian, Dubourdieu eta Corsaires kaiak eta Marengo zubi artean, 400 jendek osaturik.
Gaur manifestaldi baketsu eta erraldoi bat gertatu da, Euskal Herritik Kopenageraino, Kenyatik pasatuz. Manifestaldi hori herrikoia, ikusgarri eta zaratatsua izan da, Kopenhagen bilduak diren estatu buruen gainean presioa egiteko. Manifestaldi eta ekintza ezberdin horien helburua akordio ausart, eraginkor eta behartzaile batera heltzeko eta larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren erronka nagusiei erantzuteko.
Denbora berean, Gobernu Kanpoko Erakunde (GKE) nagusiak eta mundu osoko mugimendu sozial eta sindikatuak bilduko dituen nazioarteko manifestaldi haundia iragan da Kopenageko Bella Center-en. Bertan, gobernuen arteko klima beroketari buruzko gailurra iragaten ari da.
2009 urte hastapeneko uholdeek azkarki suntsitu duten Mayou zubiak larrialdi klimatikoa sinbolizatu du eta jende kateak klima aldaketaren kontrako borrokaren kudeatzeko baliabideak gobernatzeko beharrezkoa den Justizia soziala erakutsi du.