Albistea

  • Gasteizen AHTren kontrako elkarteratzea

    2010-03-06
    Partekatu - Compartelo

    Gaur, 2010ko Martxoaren 5a, historiara pasako den eguna da, gizartearen babes barik AHTren defendatzaile diren erakunde ezberdinek 515 milioi euro (85.337.000.000 Ptas.) lurperatuko duten eguna da ain zuzen ere.

    AHT LOGO

    Desinformazioa, gezurrak eta inposaketa laguntzen dute gaur hemen ospatzen diren ekitaldiak. Gaurko argazkian beste behin ere, benetan agintzen dutenei, bankari eta empresariei, dirua nola ematen zaien azaltzen du. Bihar estura eskatuko digute, eta babes sozialean, osasunean, hezkuntzan eta pentsiotan murrizketak planteatu. Gaur egun planteatzen den lurperatzearekin, gure hiriko garrantzi ekologiko handiko bi zonalde ukituko dira: Arriagako parkea eta Salburuako hezegunea, hori 5 urte baino gehiagoz luzatuko diren obrak eragingo duten arazoak kontutan hartu gabe, trafiko arazoak, zarata, bibrazioak etab. Urbina, Durana edo Aramaio bezalako herriak badute zeresan handia zentzu honetan. Arriagako parkearen gaineko afekzio minimoaren inguruko ?eztabaida faltsua? salatzen dugu. Benetan garrantzitsua dena zera da, udaletxeak berak defendatzen duen proiektua AHTa ezkutatzen duela atzean, bigarren fase batetan, intermodala deituta, lurperatzearekin estuki lotuta. Gaur Gasteizko hiritarrei krisi garai hauetan sinesgaitza den eroaldi ekologiko, sozial eta ekonomiko hau gelditzeko garaia dela esaten diegu. Proiektu hau hiritarrok ordaintzen dugu, ez erakundeek, gaur eta etorkizunean ordainduko dugu gainera, pentsioen erreformekin, zerga igoerekin, giza desbabespenarekin, langabeziarekin eta ingurumenaren suntsipenarekin. AHT Gelditu! Elkarlanak lurperatze eta intermodalaren inguruko eztabaida eta alternatibak beti sustatuko ditu, AHT baztertzen den guztietan noski. Zer motatako hiria nahi dugu? Mota honetako ekitaldiak, bai Gasteizen, Aramaion, Iparraldean zein Italian, AHTa bultzatzen dutenen izaera autoritarioa erakusten dute. Horren adibide dugu Hendaiako adierazpena, non Europako talde ezberdinek azpiegitura honen ezaugarri negatiboak azpimarratzen ditu maila guztietan. AHT Gelditu! Elkarlanetik argi eta ozen diogu: azpiegitura honen hasiera, informazio, eztabaida eta kontsulta barik ezin da eman; Gasteizek ez du Abiadura Handiko Trenik behar, ez eta AHTaren beharrei lotutako lurperatze edota intermodalik. Hiritarrak lehenenak! Erakunde ezberdinen azpi-joko hauek ez ditugu onartu behar, horregatik hiritarrak mobilizatzera eta informatzera animatzen ditugu obra handi honen kontra. Aldi berean hurrengo asteetan ?Gasteizen azpi-jokorik ez! AHTaren aurka fitxa mugitu!? lemapean hasiko diren ekintzetan parte hartzera animatzen ditugu hiritarrak, erakundeek ukatzen diguten informazio hori zabaltzearren burutuko diren ekintzak ain zuzen.


    Partekatu - Compartelo