Albistea

  • Lekarozen egin nahi duten Aroztegiako egitasmoa ?gelditu dezatela eta Baztanen herri-eztabaida abiatu dadila? eskatu dute

    2010-03-13
    Partekatu - Compartelo

    Elizondon eginiko agerraldian, Baztango eragile sozial, politiko eta sindikal gehienek Lekarozen egin nahi duten Aroztegiako egitasmoa dela eta, kezka adierazi dute.

    Talde hauen ustez, erabaki bat hartu aurretik ?baztandar guztioi dagokigula honen inguruan erabakitzea?. ?Aroztegiakoa, oroz gainetik, egitasmo urbanistiko bat da, hutsetik 252 etxebizitzako bizigune berria sortuko duena Baztanen, 750 biztanle inguruko bizigunea hain zuzen. Hala, golf belagia eta hotela, jokaldi urbanistikoa zuritzeko aitzakiak bertzerik ez dira? salatu dute. Baztandar talde honek, egitasmoak aitzinera egitekotan, ?Baztango 16. herrian bihurtuko? litzatekeela ziurtatu dute. ?Horrek, dudarik gabe, ondorio sozial, espazial eta ekonomiko sakonak ekarriko ditu? esan dute. ?Horregatik, egitasmoaren inguruko erabakia baztandar guztiei dagokigula? eskatu dute. Udaletxeak ?herritarrei deus galdegin gabe, egitasmoa gauzatzeko bidean Udal Planaren aldaketa puntualari hasierako onespena eman baitzion? kritikatu dute. Lekarozen egin nahi duten Aroztegiako egitasmoari buruz gure kezka adierazi nahi dugu: Hasteko, zeri buruz solastatzen ari garen argitzea beharrezkoa da. Aroztegiakoa, oroz gainetik, egitasmo urbanistiko bat da, hutsetik 252 etxebizitzako bizigune berria sortuko duena Baztanen, 750 biztanle inguruko bizigunea hain zuzen. Hala, golf belagia eta hotela, jokaldi urbanistikoa zuritzeko aitzakiak bertzerik ez dira, eta horretarako, aski da bertze tokietan egiten ari diren gisako egitasmoetara begiratzea: Arabako Bastidakora adibidez. Agerikoa denez, Aroztegiako egitasmoak baztango egituraketan eta lurraldearen antolaketan ondorio nabariak izanen ditu; praktikan, baztango 16. herrian bihurtuko litzateke eta, horrek, dudarik gabe, ondorio sozial, espazial eta ekonomiko sakonak ekarriko ditu. Horregatik, egitasmoaren inguruko erabakia baztandar guztiei dagokigula erran nahi dugu; haatik udaletxearen jokamodua guztiz kontrakoa izan da, zeren herritarrei deus galdegin gabe, egitasmoa gauzatzeko bidean Udal Planaren aldaketa puntualari hasierako onespena eman baitzion. Ildo horretan, bereziki argigarria da Lekarozen egindako galdeketan parte-hartzaileen %67 birkalifikazioaren aurka agertu izana, %24 alde eta %9 zuri. Emaitzak erakusten duen moduan, udaletxearen erabakiak ez du zilegitasun sozialik, eta gaiaren inguruan planteatzen den eztabaida soziala agerian uzten du. Gauzak horrela, honakoak adierazi nahi ditugu: – Egitasmoaren neurriak eta haren ondorioak ikusita, baztandar guztiei dagokigula honen inguruan erabakitzea. – Udaletxearen arinkeria erabakitze prozeduran guztiz salagarria dela. Horregatik, eskatzen dugu: Egitasmoa gelditu dezatela eta Baztanen herri-eztabaida abiatu dadila. ATXEKITU DIRENAK: EHNE nafarroa ELA baztan-bidasoa LAB baztan-bidasoa Baztango Ezker Abertzalea Baztandarren Biltzarra Baztango mendigoizaleak Eguzkilore emakumeen elkartea Erratzuko kultur elkartea Lekarozko gazteak Gartzaingo gazteak Elizondoko gaztetxea Metaziri aldizkaria Jo ala jo kultur elkartea Baztango AEK-ko irakasleak Baztango amnistiaren aldeko mugimendua AROZTEGIA?ETA GERO ZER? Baztanen 2010eko martxoaren 11n


    Partekatu - Compartelo