“Nekazaritzan jarduteko oztopo handiena lur falta da”
2010-05-08
Partekatu - Compartelo
Roman Bengoa. Bere ustez, ?gazte asko dago nekazaritzan ibiltzeko gogotsu, baina lur gutxi dago?. Nekazaritzarako lurrak babestu ezik? hemen ez dago ez nekazaritza ekologikorik eta ez ezer!?.
ENEEK-en betebehar nagusia nekazaritza ekologikoaren arauak bete daitezen lan egitea da. Promozioan eta aholkularitzan ere jarduten dute. Bengoak dioenez, herritarrek produktu transgenikoei buruz informazio falta dute. Euskal Herrian Nafarroan bakarrik daude landaketa transgenikoak, baina ?jaten ditugun produktuen artean badaude transgenikoak eta askotan ez dugu jakiten. Asko eta asko ez dira etiketatzen, kantitatearen arabera eta egin den transformazioaren arabera ez daudelako derrigortuta; ez da bidezkoa?. Pentsuen kasua ipini du adibide moduan. Lehengairik gehienak kanpotik etortzen dira eta ?transgenikoekin kutsatuta egoteko arriskua? dute. Hori nekazaritza ekologikoan ez dago onartuta eta, ondorioz, ?pentsu denak aztertu beharko lirateke, baina horrek kostu handia dauka?. Arazoak arazo, azken aldian nekazaritza ekologikoa bere bidea egiten ari da, merkatu lehiakorrean muturra sartzeko ahaleginean dabiltza, eta horretarako bide eraginkorretako bat ?zuzeneko salmenta da; nekazariak etxeetara joaten dira?. Politikariei buruz galdetuta ?ekologikoa? eta ?jasangarria? lako berbak ahoan sarritan erabiltzen dituztela dio, baina hitzetatik ekintzera pasatzea kostatzen zaiela: ?Egia da Eusko Jaurlaritza berriak denbora gutxi daroala, baina Estatu mailan alderdi bera dago Gobernuan, eta ikusita zer jarrera daukan transgenikoekin, ez dakit oso baikor egoteko arrazoirik daukagun?. Azkenik, gaur egun nekazariek dituzten ardura nagusien gainean galdetuta baliabide falta azpimarratu du: ?Gazte asko dago nekazaritzan jarduteko gogotsu. Baina, oztopo handiak dauzkate hasteko. Lur gutxi dago. Nekazaritza lurrak babesten ez badira, akabo: hemen ez dago ez nekazaritza ekologikorik, ez ezer!?.