Albistea

  • (Castellano) Barakaldo: huertas privadas con arboles y parques publicos de cemento

    2010-10-06
    Partekatu - Compartelo

    Ez dugu gehiegi pentsatu behar duela urte gutxira arte Barakaldon zonalde berde gehiago eta parke gutxiago zeudelaz ohartzeko. Kontraesan bat dirudi baina laster ulertuko duzue esaldi honen gakoa.

    harrizko basoa

    Azkenengo hamarkadetan Udal Gobernuak zonalde berdeen, txikien zein handien, aurkako zentzugabeko eraso kanpaina eraman du aurrera. Hauek neurririk gabeko presio espekulatzailea eta zementazioa pairatu dute, parke publikoak egiterako orduan ere, joera berbera mantendu du udaletxeak. Adibide batzuk jartzearren hor dauzkagu Ibarreta-Zuloko (Megaprak), Gorostitza eta Errekatxo baina zonalde zabal hauetaz gain ortu txikiak ere apai genezake prozesua beti berbera da eta, landaredia kantitatea ahalik eta gehien murriztu eta zementua dena estaltzen, hori bai noski, den-dena diseinuzko formekin. Eta joera honen beste adibide bat hilerriko parke berria eraikitzeko burututako lanetan aurki dezakegu (izen ofiziala: ?RecuperaciĆ³n del entorno del Camino de Santiago en San Vicente-Barakaldo? Zelako izena!) inguru honetan lursail publikoan hainbat ortu txiki zeuden era pribatu batean (herritar bakar batzuk) kudeatzen zirenak. Hauetan, zuhaitz nahikotxo zegoen gereziondoak eta pikondoak bezalako fruta arbolak ziren gehienak baina lizarrak ere bazeuden. Udal Gobernua bere lanekin hasi eta berehala, eremu honetan etorkizunean parke izango denaren albo batean egoteko zortea izan duten eukalipto bakar batzuk baino ez dira geratu. Antzeko zeozer gertatu da txakurtegiak eta udal gordailuak betetzen zuten tokiarekin, han zeuden zuhaitzen arrastorik ez da geratzen , baina utzi duten murruan kristolako horma-irudi bat margoztu dute eta badakizue zer irudikatzen duen? baso bat! Horma-irudi bat, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan laguntzen duten eta hiriko oxigenoa berritzen duten zuhaitzen ordezkari gisa. Hauek gainera, ez dute zementua lortzeko eta harri blokeak hartzeko harrobiek gure mendietan egiten ditzuten sarraskiak areagotzen Beraz, jabetza publikoko lursailak berreskuratzeak herritarrontzako ekar zitzakeen onurak erabat estalita geratzen dira gaur egungo parkeak daukan landaredia kantitatea baino gehiago zeukan eremu honen artifizializazioa dela eta. Zer dela eta den-dena zementatzeko nahia? Lan hauen ikaragarrizko kosteak hau ulertzen lagundu ahal gaitu, izan ere lan hauen hasierako aurrekontua 535.438 ?- koa da. Ulergarria da, zonalde honetan lur-erauzketa itzela egin da, lurzorua orekatzeko harri bloke handiak ipini dira, zementua nonahi sartu da? han zegoen landaredia mantenduko lukeen lan proiektu bat merkeago izango litzatekeela jakinda, gure buruari galdera hau egiten diogu; zergatik? Banatzeko diru asko da, jakina, zementua, kamioak, materiala, kontratak?krisiaren aurka borrokatzeko ote da? Hitz batean, gaizki pentsatzea gure joera da, baina garapena eta zementuaren hedapena xedetzat duten proiektuen neurririk gabeko hazkundea ulertzeko modu bakarra da. Bien bitartean, gure herria gero eta artifizialagoa eta itogarriagoa bilakatzen ari da, eta Udal Gobernuak gure herria zein polita geratzen ari den eta ingurugiroaren egoeragatik zenbat arduratzen diren saltzen dizkiguten publizitate-kanpainak egiten ditu etengabe baina aldi berean, industralizazio garaitik onik atera ziren gure azken gune naturalak suntsitzen ari da. Hausnarketa txiki honi amaiera emateko, Eguzkiren ustez gaur egun dauden zonalde berdeak mantendu beharko lirateke, landarediaren egoera txarra den zonaldeak berreskuratu beharko lirateke honetarako bertako espezieak erabiliz, eta are gehiago, nagusientzako ortuen kudeaketa plan bat egin ahalko litzateke Gasteizen egiten ari den bezala, oso emaitza onekin gainera. Zonalde hauek kudeatzeko aukerak ugariak dira, baina Barakaldoko Udal Gobernuaren proiektuen oinarria beti berbera da; zementu gehiago eta zonalde berde gutxiago.


    Partekatu - Compartelo