Albistea

  • AHT GELDITU! Elkarlanak larunbat honetan Baionan egingo den AHT-ren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia

    2010-12-08
    Partekatu - Compartelo

    AHT Gelditu! Elkarlanak, Baionan, 2010eko abenduaren 11n, 15:00etan (Laugatik), egingo den AHTren aurkako manifestazio-deialdia luzatu nahi du

    ahttolosamani20100206

    AHT Gelditu! Elkarlanak, Baionan, 2010eko abenduaren 11n, 15:00etan (Laugatik), egingo den AHTren aurkako manifestazio-deialdiaren aurrean, euskal herritarrei bertaratzeko deialdia luzatu nahi die honako arrazoiak oinarri hartuta: · Datorren abenduaren 11n, Europako hainbat tokitan (Alemania, frantziar estatua, Italia…) abiadura handiko trenen proiektuen aurka diharduten hainbat taldek deituta, mobilizazioak burutuko dira horiek gelditzeko eskatuz eta gaiaren inguruan dagoen gizarte-aurkakotasun zabala islatuz. · AHTren aurkako Hegoalde eta Iparraldeko taldeok, azken urteotan, harreman estua izan dugu, azken finean, gure borrokak, mugaren alde bietako aurkakotasuna, oso lotuak baitaude eta osagarritzat har baititzakegu. Hori dela eta, beharrezko jotzen dugu indarrak bildu eta AHTri aurre egiteko estrategiak partekatzea. · Gogor salatu nahi dugu AHTren bultzatzaileek garraio-arazoak konponduko lituzkeenaren eta errentagarritasun sozio-ekonomikoaren inguruko hipotesi faltsuak etengabe erabiltzea, hain zuzen ere, inongo gizarte-onurarik gabeko proiektua “saltzeko” erabiltzen dituzten hipotesi faltsu horiek. Hori dela eta, erabat defizitarioa den eta diru publikoaren xahuketa itzela besterik eragingo ez duen proiektua herritar guztion artean denbora luzez ordaindu beharko dugula gogorarazi nahi genuke. · Horregatik guztiagatik, nahiz eta “euskal Y” delakoaren lanek eragin itzelak sortzen ari diren, eta Nafarroako Korridoreko lanak laster hasi nahi badituzte ere, adierazi nahi dugu AHTren gaia ez dela, inondik inora, itxia dagoen eztabaida. Abiadura Handiaren aldeko Gobernuen politikak, gaur egun ia apurtezina badirudi ere, ezin esan genezake hala denik eta argi dago egunen batean bide hori baztertuko duela. Izan ere, ekonomia-egoera berezi honetan, likidezia eta baliabide ekonomikoen gabezia dela eta, proiektuko hainbat zati geldituta daudela ikus dezakegu proiektuaren lanen amaiera bera etengabe atzeratuz. Beraz, berriro ere, beste garraio, ekonomia, lurralde-antolaketa eta gizarte eredu baten beharra azpimarratzen dugu, AHTren oinarrian aurki dezakegun eredua erabat jasanezina baita.


    Partekatu - Compartelo