Albistea

  • Barakaldoko Eguzkiren objektuen berrerabilpenerako txoko digitala.

    2010-12-20
    Partekatu - Compartelo

    Hemen aurkezten dizuegu MUSU-TRUK; Barakaldoko Eguzkik sortu duen gauzen berrerabilpenarako txoko digitala. Bere helburua xumea da; etxean soberan edota ganbaran…

    barakaMusutruk

    Hemen aurkezten dizuegu MUSU-TRUK; Barakaldoko Eguzkik sortu duen gauzen berrerabilpenarako txoko digitala. Bere helburua xumea da; etxean soberan edota ganbaran botatzeko zain dauzkazun gauza erabilgarri horiek behar dituztenei ematen erraztea. Halaber, behar eta beste modu batez lortu ezin dituzun gauza horiek gure blogean aurkitu ahal izateko aukera ematea; musu-truk, hain zuzen ere. Pairatzen dugun sistema ekonomikoaren erokeriak planeta honen lehengaiak agortzera garamatza ziztu bizian. Egoera honi buelta ematen lortu arte hau bezalako ekimen ttipiak beharrezkoak direlakoan gaude. Hona hemen gure ekarpen txikia. Interesatzen zaizu? Lotura honetan irakurri ditzakezu erabiltzeko arauak: http://eguzkimuxutruk.blogspot.com/


    Partekatu - Compartelo